Antolatutako e-democracia mintegiak zenbait herrialdetako praktika ekimenak ezagutzeko aukera eman du
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin (MU) elkarlanean, “e-Democracia-ri” buruzko mintegia antolatu du. Ekimen horren helburua parte-hartzaileak trebatzea izango da estrategien definizioan, kudeaketa-planen garapenean eta exekuzioan, eta gardentasun-maila, hiritarren parte-hartze aktiboa eta haien eta erakunde publikoen arteko elkarreragina hobetzen lagunduko dute proiektuak ezartzen; izan ere, horrela, prozesu demokratikoen eta erabakiak hartzeko prozesuen eraginkortasuna hobetuko da.
Mintegia 2007ko uztailaren 4an, 5ean eta 6an egin zuten Donostian, Miramar Jauregian Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU-UPV) Udako Ikastaroen baitan. Hilaren 4an inauguratu zuten Eusko Legebiltzarreko Izaskun Bilbao lehendakari andreak eta EHU-UPVko Juan Ignacio Perez Errektore jaunak.
Ikastaro hori publiko objektibo zabalari zuzendu zaio, hala nola, zientzia politiketako, zuzenbideko nahiz informatikako ikasleei eta tituludunei; udal, foru, autonomiko, estatu eta Europako funtzionarioei eta kargu publikoei; partidu politiko eta teknologikoei; elkarte zibikoetako eta GKE (Gobernuz Kanpoko Erakundeetako) kideei; internautei eta, oro har, administrazio publikoekin elkarrizketa-sareak eraiki eta haiei eusteko bokazioa duten hiritarrei.
Proposatutako helburua lortzeko, mintegian parte hartu dutenek uztailaren 4a e-Democracia kontzeptua definitzera eta mugatzera bideratu dute eta materia horri buruzko literatura zientifikoa berrikusi dute. Beste zenbait espezialisten artean, jardunaldi horretan parte hartu du Ted Becker jaunak, Auburg-eko Unibertsitateko (AEB) Zientzia Politikoetako irakaslea, “Teledemocracy” liburuaren egilea eta “demokrazia irekia” deitzen den herri-ekimena sustatzen duen mugimenduaren ordezkaria denak.
Bigarren egunean (uztailaren 5ean), CALRE (Europako Eskualdeetako Legebiltzarretako Presidenteen Biltzarra) bere lan-eremuan definitzen ari den e-Democracia eredu teorikoa aztertu da. Parte-hartzaileek elementu determinatzaileak eta erronkak aztertu dituzte hiru ikuspegitatik: soziopolitikotik, juridikotik eta teknologikotik. Besteak beste honako hauek hartu dute parte: Thomas Buchsbaum jaunak, Austriako Kanpo Ministeriokoa eta Europako Kontseiluko e-Democracia taldeko arduradunak, eta Eduard Aibar jaunak, UOC-ko (Universitat Oberta de Catalunya) Zientzia, Teknologia eta Gizarteko irakaslea eta Internet Interdisciplinary Institute-ko (IN3) zuzendariak. Arratsaldean, eztabaida-mahai bat antolatu zuten Iñaki Goirizelaia EHU/UPVko irakasle jaunak koordinatua eta txostengile guztien parte-hartzearekin.
Amaitzeko, uztailaren 6an, prozesu horrekin bere ezarpen-etapa guztietan lotutako jardunbide egokiak aurkeztu dira eta praktikan, tokiko- nahiz eskualde-mailan ezarritako e-Democracia-ren benetako ekimenekin esperimentatu ahal izan da. Eskoziako ordezkariek e-petitions proiektu eskoziarra aurkeztu dute eta Ann Macintosh irakasle andreak Alemanian eta Frantzian transferentzia-prozesua nola gauzatu den azaldu du. Javier Ossandon jaunak, ELANETeko (Informazioaren Gizartearentzako Sare Europarra) presidentea eta CEMReko, (Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseilua) kideak tokiko mailan ezarpen-prozesua nola izango den azalduko du.
Gainera, Donostiako hiritarrak aste osoan zehar aukera izan dute ikastaroan aztertu diren zenbait esperientzia praktikorekin harremanetan egoteko. Horien artean daude, Eusko Legebiltzarraren Zabalik edo Parte hartu zerbitzuak edota Demotek boto-sistemaren demostrazio praktikoa. Lehenengoaren kasuan, PARLAMAUTO autobusak, ekipamendu teknologiko modernoaz hornituak, zerbitzu horiek hiritarrengana hurbilduko ditu auzoz auzo. Gainera, Donostiako sei puntu estrategikotan kutxa elektronikoak jarri dira, zeinak, interesatu guztientzat irekita egongo diren. Horrela, aldez aurretik jakin ahal izango dugu zein traineru gipuzkoar den hurrengo Kontxako banderarako faboritoa.
