2025 SAREAK. Mondragon Unibertsitateak parte hartzen duen Proiektu Berezi eta Estrategikoa.
Abenduaren 1ean proiektu hau abian jartzeko bilera izan zen Labein Tecnalian. Proiektu honek 40 miloi euroko aurrekontua du eta Zientzia eta Berrikuntza Ministeritzaren finantzaketa jaso du ein batean berezi eta estrategiko izaeraz sailkatua izan ondoren.
Proiektua, FUTURED, sare elektronikoen Espainiako plataforma teknologikoak bultzatutako I+G+b ekimena da eta garrantzi handia du Espainiako sektore elektrikoa I+G+b inguruan batzen duelako.
Proiektuan parte hartzen duten enpresek, zentro teknologikoek, ikerketa institutoek, unibertsitateek eta ikerketan diharduten erakunde publikoek 45 bazkidez osatutako konsortzioa osatzen dute.
Proiektua, FUTURED ikerketa agentziaren bisioan oinarritzen da. Helburu nagusia 2025 urteko sare elektrikoa diseinatu eta garatzea da. Sare hau behar elektriko berriei erantzuna emateko gai izan beharko da modu eraginkor, fidakor eta iraunkorrean.
