Albisteak
Jose Alberto Egurenek doktore-tesia irakurri du
Garaiko Poloko areto nagusian irakurri zuen doktore-tesia Jose Alberto Eguren eta Gai Cum Laude kalifikazioa lortu zuen.
DESIGN KONFERENTZIAK MONDRAGONen II. edizioa
Mondragon Unibertsitateko Diseinuaren Berrikuntza Zentroak (DBZ) DESIGN KONFERENTZIAK MONDRAGON antolatu dituu bigarren urtez datorren maiatzaren 25erako Gasteizko Villa Suso Jauregian.
Arrautza jaurtiketa lehiaketaren XIV. edizioa eta MUko ikasleek diseinatutako autoen lasterketaren I. edizioa.
Datorren maiatzaren 10an, Arrasateko Iturripeko campusean ohiko arrautza jaurtiketa lehiaketa egingo da, aurten gainera unibertsitateko ikasleek diseinatutako irratikontrol elektrikoa duten autoen lasterketa ere egongo da.
Garraio bertikalari buruzko konferentzia Mondragon Unibertsitatean
Orona taldeko adituek hainbat hitzaldi eman dizkiete Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Energia eta Elektronika Masterreko ikasleei.
Ramon López de Mántarasek hitzaldia eskaini du Arrasateko diploma banaketa ekitaldian
Joan zen maiatzaren 4an Arrasaten, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Teknikoko hainbat espezializazioetako 179 tituludunei diploma banatzeko ekitaldian, Ramón López de Mántarasek adimen emozionalari buruzko hitzaldia eman zuen.
Unibertsitate Masterrei buruzko Orientabide Jardunaldia Donostian
Maiatzaren 8an, arratsaldeko 19:00etan, Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialaren egoitzan, Mondragon Unibertsitateak Unibertsitate Masterrei buruzko Orientabide Jardunaldi bat egingo du.
Unibertsitate arteko Euskarazko II. Eztabaida Txapelketa irabazi dute Mondragon Unibertsitateko ikasleek.
Joan zen martxoaren 31n, Bilboko Ingeniarien Goi Eskolan egin den Unibertsitate arteko Euskarazko II. Eztabaida Txapelketa irabazi zuten Iñaki Badiola, Jon Iraola eta Endika Ruiz de Samaniego Mondragon Unibertsitateko Industria Ingeniaritzako eta Antolakuntzako ikasleek. Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) izan da txapelketaren antolatzailea aurten, eta hiru unibertsitatek parte hartu zuten, bakoitzak talde banarekin: Deustuko Unibertsitateak, iaz irabazle izan zen EHUk eta Mondragon Unibertsitateak.
Materialen Zientzia eta Teknologiaren I. Kongresua antolatu du Mondragon Unibertsitateak, euskaraz.
Jardunaldia maiatzaren 3 eta 4an egingo da eta Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzaren, CIC Nanoguneren, Eusko Ikaskuntzaren, Eusko Jaurlaritzaren, Mondragon Taldearen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila laguntza izango du. Bi egunotan, Euskadiko aditu nagusiek materialen arloan egin diren azken ikerketa-lanak aztertu eta aurkeztuko dituzte, izan ere, askotariko aplikazio-eremuak izango baitituzte.
MU saritu dute 2012 Nanoscience Biltzarrean
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Jariakinen Mekanikaren lerroak Lanzaroteko Nanozientziari buruzko nazioarteko Biltzarrean parte hartu du.
Nazioarteko ikasleak
Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza fakultatera nazioarteko ikasleak etorri dira bigarre seihilekoa pasatzera.
Espainiako Haustura Taldearen XXIX. topaketa
Topaketari hasiera emateko ekitaldia gaur hilaren 21ean egin da (09:00etan), Euskalduna jauregian. Bertan izango dira, besteak beste, Mondragon Unibertsitateko errektorea, Iosu Zabala, eta Espainiako Haustura Taldearen lehendakaria, Antonio Martín Meizoso.
Materialen "bizi iraupena" zelan luzatu
Martxoaren 19 eta 20an materialen "bizitzari" buruzko jardunaldia egingo da MUko Arrasateko Iturripeko Campusean. Jardunaldia ingeniaritzako azkeneko ikasturteko ikasleei, ingeniariei, ikertzaile eta doktoregaiei zuzenduta dago. Amaieran unibertsitateko laborategietara bisita bat egingo da.
LEAN zuzendaritzatik abiatuta, Michel Blaudinen eskutik.
Martxoaren 14an egin zen Bilboko Merkataritza Ganberan Euskal Herriko hainbat enpresetako zuzendariak etorri ziren LEAN aldaketa proiektu batean zuzendaritzak duen papera ezagutzera.
Unibertsitate Masterrak Arrasaten
Datorren martxoaren 17an, larunbata, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eskaintzen dituen Unibertsitate Masterren eskaintzaren berri emateko lehenengo ate irekien eguna egingo dugu.
Diseinura zuzendutako Dreamworks
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Estrategikoko masterreko ikasleek Mondragon Taldearentzako proposamenak aurkeztu zituzten Otaloran, BAC Mondragonek antolatutako Dreamworksean.
Onda Ceroko “La movida Deportiva” MUn
Martxoaren 8an, Iñaki de Mujikaren egikera egokiaz, profesionaltasunaz eta, nola ez, sinpatiaz disfrutatzeko aukera izango dugu, baita harekin batera izango diren eta gure lurraldean kirolaren protagonista eta ordezkari diren gonbidatuez ere.
Emakumearen nazioarteko eguna
Martxoaren 8an, 101 urte beteko dira Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dela, lehen Emakume Langilearen Eguna izenarekin ezagutzen zena. Pausu bat gehiago bizi garen gizartean emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko.
Goierriko campuseko X urteurrena ospatu da gaur
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak, Goierri Berrikuntza Gunean duen campusaren X. urteurrena ospatzeko ekitaldia izan du gau.
Maitane Barrenechea Carrascok doktore-tesia irakurri du
Garaiko Poloko areto nagusian irakurri zuen doktore-tesia Maitane Barrenechea Carrasco eta Gai Cum Laude kalifikazioa lortu zuen.
GAZTECOOP MUko Arrasateko Campusean
Otsailaren 28an GAZTECOOP proiektua jarriko dute martxan Iturripeko Campusean, Mondragon Unibertsitateko ikasleen artean balioak sustatzeko helburuarekin.
