Proiektuaren Jarraipen Akademikoa

 

Proiektuaren Tutoreak dagokion jarraipen akademikoa egingo du, ikaslearen lana gainbegiratuz, eta ikasleak proiektua garatzerakoan ematen dituen aurrerapausuak jasotzeko egin behar dituen Deskargu Partziala eta Azkena begiztatuz eta bere onespena emanez.

 

Deskargu hauek ondoko datetan egin beharko dira:

  • Zatikako Deskargua: 2009ko maiatzaren 16ean baino lehen
  • Azken Deskargua: 2009ko irailaren 10ean baino lehen (*)

 

(*) Proiektuaren aurkezpena (ohiko deialdia) 2009ko irailean egingo da. Dena den, uztailean aurkeztu nahi duten ikasleek, 2009ko ekainaren 27rako entregatu beharko du bai Azken Deskargua eta baita dokumentazioa ere.

 

Ezohiko deialdian (2009ko abenduan) proiektua aurkeztuko dutenek, 2010eko urtarrilaren 15ean baino lehen Zatikako Deskargua entregatuko dute eta Azken Deskargua berriz, 2010eko martxoaren 5erako entregatuko dute.

 

Gainera, ikasleak, Tutoreak dagokion jarraipena eginez, proiektuaren txostena idatzi behar du, proiektua Epamaihaiaren aurrean aurkeztu eta zuribidea egin ahal izateko ezinbesteko baldintza dena.