Proiektuaren aurkezpena, defentsa eta ebaluazioa

Proiektuaren aurkezpena egun jakinetan egingo da, ikasleei Enpresagintza  Fakultatea–MUren MUDLE Plataforman argitaratuz aldez aurretik jakinaraziko zaizkienak.

Proiektua aurkeztuko den data, lekua eta Epaimahaia osatuko duten kideak titulazioaren koordinatzaile akademikoak ezartzen ditu. Aurkezpenaren muina ikasleak Epaimahaiaren aurrean egin beharreko azalpen teoriko-praktikoan datza, zeinak ordu erdi bateko iraupena baituen. Hizketaldi honi epamahaikideek eginiko galderen txandak darraikio. 

Epaimahaiak txostenean edota Proiektuaren aurkezpenean muineko akats larriak antzemango balitu, edo hasierako abiapuntu okerra, ikasleari Hutsen Zerrenda bat egitea eska liezaioke, Proiektua aurkeztu den datatik eskola-aste bateko epearen barruan.