Ikasketa Bukareako Proiektua Aurkezteko Baimena
Aldez aurretiko baimena
Ikasleak Ikasketa bukaerako Proiektua aurkeztu ahal izateko, Proiektu-Zuzendariak eta Tutoreak bere baimena eman behar dute. Hauek baimentzen ez duten kasuetan, ikasleak aldi bakar batean erreklamatu dezake erabaki hau, 3 pertsonez osatutako Epaimahai bat eratu dadin (Proiektuaren Tutorea barne; eta, hau ez egonik, Proiektu - Zuzendaria) eskatuz, erabakitzeko eta egindako lana eta idatzitako txostenak Karrera Amaierako Proiektuaren Epaimahaiaren aurrean aurkezteko bezainbestekoak diren.
Epaimahaiaren erabakia aurkeztearen aldekoa bada, ikasleak ohiko tramiteekin jarraitu ahalko du. Ezezkoa bada, berriz, Proiektua garatzen jarraitu beharko du.
Epaimahai honen erabaki honen aurka ezingo da helegiterik aurkeztu.
Dokumentuak entregatzea eta epaimahaia eratzea
Tramite honekin Ikasketa Bukaerako Proiektuaren ebaluaketa faseari ekiten zaio, kasuan kasurako eratutako Epaimahaiak egindako lana ebaluatu dezan.
Epaimahaia 3 kidek gutxienez osatu behar dute, horietatik bi derrigorrez Enpresagintza Fakultateko irakasle izan behar direlarik; hirugarrena kanpokoa izan daiteke, gehienetan Proiektua garatu den enpresakoa. Fakultateko irakasleetako batek beteko ditu Idazkariaren lanak.
Ikaslearen eginkizuna da –dagokion momentuan- Karrera Amaierako Proiektua ebaluatuko duen Epaimahaiaren osaketa Tutoreari proposatzea, bere eritziz egokien deritzon konposaketarekin eta gainontzeko baldintzak errespetatuz. Horretarako, Enpresagintza Fakultatea– MUren MUDLE Plataforman prestatutako dokumentu pertsonalizatuaz baliatuko da.
Epaimahaia eratu dadin, ikasleak Proiektua Epaimahaiaren aurrean aurkeztu eta defenditzeko eskaera-inprimakia beteta entregatu behar du. Horretarako ondoko dokumentuak entregatu beharko ditu Idazkaritza Akademikoan:
Paperean:
-
Proiektuaren jatorrizko txostenaren bi ale (proiektua bakarka egin bada), paperean inprimatuta (enkuadernatu gabe). Idazkaritza Akademikoak orijinala liburutegian entregatzen du; txostenaren kopia bat Proiektuaren arduradunari ematen dio mahaikideei helaraz diezaien; eta beste bat, hau enkuadernatuta, ikasleari itzultzen dio Proiektuaren defentsa egin eta hogeitamar egunetara, Epaimahaikidearen kalifikazio-akta erantsiz.
-
Azken Deskargua, behar den moduan sinatuta.
-
Karrera Amaierako proiektua kalifikatzeko Epaimahaia eratu dadin eskatzeko eskari-inprimakia beteta.
-
Konfidentzialtasun eskaria, balegokio (Enpresagintza Fakultatea–MUren MUDLE Plataformako dokumentu pertsonalizatuez baliatuz). Konfidentzialtasun eskaria egiteko azken eguna Proiektua aurkezten denekoa izango da.
-
Proiektua hedatzeko eta publikatzeko eskubidea ematen duen baimena ikasleak sinatuta.
-
Eranskinak (baleude) enkuadernatutako alean eta behar den moduan identifikatuta.
Digital eran:
Ikasleak memoria eta eranskinak (baleude) CD-Rom eran entregatuko du.
Gainerako laguntza-dokumentu guztiak Tutoreari entregatu behar dizkio proiektuaren aurkezpen-eguna baino lehen.
Ikasleak, proiektua uztailean aurkeztu nahi badu, 2009ko ekainaren 27an baino lehen txostena entregatua eduki beharko du, edota 2009ko irailaren 10ean baino lehen, irailean aurkeztu nahi izanez gero – Idazkaritza Akademikoaren ordutegiaren arabera beti –.
Proiektua epe barruan bukatzen ez duen ikasleak, matrikularen luzapena eskatu beharko du, non 2 hilabeteko epe gehigarria emango baition. Honen aurkezpen – data, txostena entregatzeko data etab., orduan ezarriko da.
