Ikasketak

Izena eman

Izen-ematea eta matrikulazioa

Enpresagintza Fakultatean Izena emateko, gure Idazkaritza Birtualera joan eta hango azalpenak jarraitu behar dituzu.

Eskerrik asko.

Hautaketarako dokumentazioa

1. Graduko Ikasketak

  • Batxilergoa: Selektibitatearen txartela eta eskola liburuaren fotokopia bat.
  • Lanbide Heziketa (GGPZ): Ziurtagiri Akademikoa.
  • Tituludun unibertsitarioak eta Sartzeko Probak gaindituta dituzten 25 urtetik gorako ikasleak: Egindako ikasketak egiaztatzeko ziurtagiri akademikoa eta, dagokionean, Sartzeko Probak gainditu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.

EPEA: HUHEZI: 2011ko ekainaren 23ra arte.

Beste Fakultateak: 2011eko uztailaren 1etik uztailaren 8ra.

2. Bigarren Zikloko Ikasketak.

  • Lehen zikloa gainditua duten ikasle unibertsitarioak: Lehenik eginak dituzten ikasketen ziurtagiri akademikoa.

EPEA: 2011eko uztailaren 8ra arte.

 

Hautaketa.

Ikasleak hautatzeko prozesua amaitu eta gero, Ikastetxe bakoitzak zein ikasketatan onartu diren jakinaraziko die ikasleei, zerrendak argitaratuz, jakinarazpen pertsonalizatuaren bitartez eta data hauetan Fakultate bakoitzaren web gunean argitaratuz:

1. Graduko Ikasketak

Onartutakoen zerrendaren argitaratze eguna:

HUHEZI: 2011eko uztailaren 1a.

Beste Fakultateak: 2011eko ekainaren 20a.

2. Bigarren Zikloko Ikasketak.

Onartutakoen zerrendaren argitaratze eguna: 2011eko uztailaren 11a.

Matrikula

Matrikula ikasketa ematen den Fakultatean formalizatu behar da, data hauetan:

1. Graduko Ikasketak

EPEA: 2011eko uztailaren 1etik  8ra.

ORDUTEGIA: 8:30etatik 12:30era.

2. Bigarren Zikloko Ikasketak:

EPEA: 2011eko uztailaren 12tik 15ra, 2011eko irailaren 5etik 8ra.

ORDUTEGIA: 8:30etatik 12:30era.

 

  • Ikastetxe Nagusian matrikula egiteko epea ikasketak egiteko epea bera da.
  • Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen, uztailean (Gradurako) eta irailean (2. Ziklorako).
  • Leku libreak geratu diren karreretan, irailean izena emateko beste epe bat egongo da, irailaren 5etik 8ra. Irailean onartutakoei matrikula epeak pertsonalki jakinaraziko zaizkie.
  • Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean formalizatu dutenen aurrean.