Salmenten Kudeaketa

Salmenta eta Merkataritza Guneen Kudeaketa Goi Mailako Zikloen Moduluak. (LOE 2/2006).

Lanbide-gaitasunak

  • Informazio fidagarria eskuratu, prozesatu eta antolatu, estatistika-teknikak aplikatuz.
  • Merkataritza-ikerketari buruzko datuak lortu, informazioaren fidagarritasuna kontrolatuz; eta informazio hori prozesatu eta antolatu, estatistika-teknika egokiak aplikatuz.
  • Marketing-politika desberdinak ezartzeko premiazkoa den oinarrizko dokumentazioa landu. Hartarako produktu edo zerbitzuari buruzko informazioa lortu eta baloratu beharko da; euren prezioa nahiz antzeko produktu eta zerbitzuetan konpetentziak duena jakin beharko da; eta publizitategintzaren eraginkortasuna kontrolatu eta neurtu.
  • Merkataritza-logistika kudeatu, merkantzien biltegiratze eta joan-etorriak kontrolatuz.
  • Lan-lekuan egiten diren merchandising-jarduerak planifikatu, zuzendu eta kontrolatu.
  • Produktu edota zerbitzuen salerosketa-lanak kudeatu, hornitzaileekin harrenanak izanik; eta salmentaren plangintza landu, bideratu eta kontrolatuz. Marketing-politiken aplikazioak sor ditzakeen eragin desberdinen ikuspegi osatu eta integratua eduki.

 

Irteera profesionalak

Heziketa Ziklo hau amaitzen duen ikasleak ondoko hauek egin ditzake:

Informazio fidagarria eskuratu, prozesatu eta antolatu, estatistika-teknikak aplikatuz; dokumentazioa landu, marketing-politikak diseinatzeko nahiz berauek baloratzeko; logistika orokorra kudeatu, merkantzien biltegiratze eta joan-etorriak kontrolatuz; lan-lekuan egiten diren merchandising-jarduerak planifi katu, zuzendu eta kontrolatu; produktu edota zerbitzuen salerosketa-lanak kudeatu; marketing-politiken eraginen ikuspegi osatu eta integratua eduki.

 

LOE Moduluak (behin-behinekoak Eusko Jaurlaritzak argiteratu arte) Iraupena

Erakusleihoak eta merkataritza guneen diseinua

165 ordu

Salmenta puntuko produktuen eta promozioen kudeaketa

99 ordu

Salmenta taldeen antolaketa

140 ordu

Salmenta eta negoziazio teknikak

120 ordu

Marketin politikak

132 ordu

Marketin digitala

198 ordu

Enpresaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa

160 ordu

Biltegiratze logistika

100 ordu

Hornikuntza logistika

80 ordu

Ikerketa komertziala 132 ordu
Salmenta eta merkataritza guneen kudeaketaren proiektua 50 ordu
Lan prestakuntza eta orientabidea 99 ordu

Lantokiko Prestakuntza

360 ordu

OSORIK

2000 ordu

Lantokietako Prestakuntza bigarren urtean garatzen da, Zentroan egindako ikastaldi teorikoa gainditu ondoren. Praktikak gutxienez 5 orduko jardunaldietan eta gehienez 7 ordukoetan burutzen dira, martxotik ekainera bitartean.

Itzuli