Zuzendaritza Idazkaritza

Zuzendaritza Idazkaritza Goi Mailako Zikloen Moduluak. (LOE 2/2006).

 

Lanbide-gaitasunak

  • Informazioa interpretatzea eta, informazio horretatik abiatuta, jarduera desberdinak definitzea idazkaritzako arau deontologikoen arabera.
  • Atzerriko bi hizkuntzatan gutxienez, ahoz eta idatziz zehatz eta erraz komunikatzea.
  • Dokumentazioa eta informazioa landu eta aurkeztea, testuak, datuak eta grafikoak integratuz eta helburu orokor eta espezifikoko informatika-aplikazioak erabiliz.
  • Administrazio-lanak, bidaia-agendak, egintzak, bilerak eta gainerako korporazio-egintzak ahalik eta eraginkortasun handienarekin antolatzea, etika-, irudi- eta protokolo-irizpideei jarraituz.
  • Teknika-, antolamendu-, ekonomia- eta giza-alderdi desberdinei dagokienez, kudeaketa-prozesuaren ikuspegi global eta integratu bat edukitzea.
  • Lanbide-jardueran eragina duten teknologia-, antolamendu-, ekonomia- eta lan-aldaketen ondoriozko lanegoera berrietara moldatzea.
  • Kudeaketa optimizatzeko bere lanari dagozkion teknikak aplikatzea, eraginkortasun ekonomikoari eta zerbitzuaren kalitateari lotutako irizpideen arabera.
  • Dagokion talde funtzionaleko kideekin etengabe harremanetan egotea, taldeari esleitutako helburuak lortzeko erantzukizuna hartuta, besteen lana errespetatuta, taldeko zereginak antolatu eta zuzenduta eta sortzen diren zailtasunak gainditzen lagunduta, lankideen eta menpekoen ideiekiko tolerantziazko jarrera azalduz.
  • Bere lanaren garapenean komunikazio eraginkorrak izatea, bere jarduera antolamenduaren beste arlo batzuekin koordinatuz.
  • Bere aginpidearen esparruaren barruan problemak ebaztea eta bere edo beste batzuen jarduerei buruzko erabaki indibidualak hartzea, ezarritako arauak identifikatu eta jarraituz eta erabaki horiei buruzko kontsultak eginez antolamenduan, ekonomian edo segurtasunean eragin garrantzitsuak dituztenean.
  • Larrialdi-egoeren aurrean, dagokionari informazioa

 

Irteera profesionalak

Heziketa Ziklo hau amaitzen duen ikasleak ondoko hauek egin ditzake:

Lanbide- eta kudeaketa-organoetatik eta betearazleetatik etorritako edo organo hauetarako destinoa duen informazioa norberaren eta/edo atzerriko hizkuntzan antolatu, kudeatu, landu eta transmititzea, enpresa ordezkatzea eta barneko nahiz kanpoko harremanen kalitatea eta lankidetza sustatzea, finkatutako helburuen eta ezarritako barne-arauen arabera.

 

LOE Moduluak (behin-behinekoak Eusko Jaurlaritzak argiteratu arte)

Iraupena

Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa

99 ordu

Ofimatika eta informazioaren prozesua

231 ordu

Jarduera komertzialaren prozesu integrala

31 ordu

Komunikazioa eta bezeroari arreta

198 ordu

Ingelesa

99 ordu

Enpresa eta zuzenbide dokumentazioaren kudeaketa

100 ordu

Atzerriko bigarren hizkuntza

120 ordu

Enpresa protokoloa

120 ordu

Enpresa ekitaldien antolaketa

140 ordu

Informazioaren kudeaketa aurreratua

120 ordu

Zuzendaritza idazkaritzako proiektua

50 ordu

Lantokiko prestakuntza

360 ordu

OSORIK

2000 ordu

 

Lantokietako Prestakuntza bigarren urtean garatzen da, Zentroan egindako ikastaldi teorikoa gainditu ondoren. Praktikak gutxienez 5 orduko jardunaldietan eta gehienez 7 ordukoetan burutzen dira, martxotik ekainera bitartean.

 

 

 

Itzuli