Administrazioa eta finantzak

Administrazio eta Finantzak Goi Mailako Zikloen Moduluak (LOE 2/2006).

Lanbide-gaitasunak

  • Izakinen horniketa administratu eta kudeatu.

  • Aurrekontu-planak gauzatu eta altxortegi-kudeaketa ikuskatu epe laburrera nahiz ertainera.
  • Dokumentu eta inprimaki ofizialak bete.
  • Eragiketa ekonomiko-finantzarioei dagozkien kontabilitate-erregistroak egin.
  • Giza baliabideak aukeratu, kontratatu eta prestatzeko ezarri diren prozesu eta administrazio-prozedurak aplikatu.
  • Bezeroek eskatuz gero, finantza- eta aseguru- arloetako produktu edota zerbitzuei buruzko informazioa eskaini.
  • Auditoretza-txostenak moldatu ahal izateko, premiazkoa eta garrantzitsua den informazioa eskuratu enpresan.
  • Helburu orokorreko programa informatikoak nahiz kudeaketarako bereziak direnak erabili.
  • Alderdi tekniko, eratzaile, ekonomiko eta gizatiarrei dagokien administrazio- eta kudeaketa- prozesuaren ikuspegi osatua eta integratua eduki.

Irteera profesionalak

Heziketa Ziklo hau amaitzen duen ikasleak lanbidean eta lanpostuak:

Bulegoko edo lanbide bulegoko administraria; Merkataritza administraria; Kudeaketa eta pertsonal administraria; Kontularia; Banku eta Finantza erakundeetako administraria; Altxortegi arduraduna; Ordianbideetako arduraduna; Zorreko arduraduna; Baloreetako arduraduna; Atzerriko arduraduna; Administrazio publikoko administraria; Kobrantza kudeaketako teknikaria; Auditoriako laguntzailea; Aseguretako merkataritza agentea eta banku eta finantza entitateeko agentea; Administrazio kudeatzailea.

 

LOE Moduluak  (*behin-behinikoak Eusko Jaurlaritzak argitaratu arte )
Iraupena

Giza Baliabideak eta Erantzunkizun Sozial Korporatiboa

99 ordu

Ofimatika eta Informazioaren Prozesua

231 ordu

Jarduera Komertzialaren Prozesu Integrala

198 ordu

Komunikazioa eta Bezeroenganako Arreta

132 ordu

Ingelesa

132 ordu

Giza Baliabideen Kudeaketa

99 ordu

Lan Prestakuntza eta Orientabidea

99 ordu

Enpresa eta Zuzenbide Dokumentazioaren Kudeaketa

100 ordu

Finantza-Kudeaketa

120 ordu

Kontabilitate eta Fiskalitatea

180 ordu

Logistika eta Merkataritza Kudeaketa

80 ordu

Enpresa Simulazioa

120 ordu

Administrazioa eta Finantzetako Proiektua

50 ordu

Lantokietako Prestakuntza

360 ordu

OSORIK

2000 ordu

 

Lantokietako Prestakuntza bigarren urtean garatzen da, Zentroan egindako ikastaldi teorikoa gainditu ondoren. Praktikak gutxienez 5 orduko jardunaldietan eta gehienez 7 ordukoetan burutzen dira, martxotik ekainera bitartean.

 

Itzuli