Marketina eta merkataritza negoziazioa garraioan
Iraupena
“Marketina eta Merkataritza Negoziazioa” izeneko goi mailako ikastaroak 168 irakastordu izango ditu, eta gainera 3 hilabeteko praktikak egingo dira sektoreko enpresetan. Ikastaroa datorren otsailaren 26an hasiko da, eta teoriaren atala maiatzaren 23an amaituko da.
Ordutegia
Astelehenetik ostegunera, azken hori barnean hartuta. 09:00etatik 13:00etara
Ikastaroaren metodologia
Ikastaroaren garapenak IRAKASKUNTZA AKTIBOA du oinarri. Trebakuntza bereganatutako ezagutzak horiek bereganatzen dituztenen pentsatzeko eta jarduteko ohituretan txertatzeko prozedura da.
Batez ere, “egiten irakatsi” nahi da, praktikaren bidez, hasiera-hasieratik arazoen analisian, hartu beharreko neurrien birmoldaketan eta horiek konpontzeko beharrezko tekniken aurkikuntzan parte hartuz.
Modu horretan, azalpen teorikoak osatzeko, metodo batzuk garatuko dira, besteak beste:
- Taldeko eztabaida
Hizlariak kide guztien parte-hartzea bultzatuko du, eta elkarrizketa eskatutako ikaskuntza-ildotik bideratuko du, taldearen berezko dinamika orientatuz eta eztabaidatzen diren gaiak laburtuz eta itxiz.
- Kasu praktikoa
Enpresako pasarte bat aurkeztu nahi da, errealitatea oinarri hartuta. Horretan, enpresaren funtzionamendu egokirako gatazkatsuak izan daitezkeen gertaerak eta iritziak jokoan sartzen dira, eta ikaskuntza-taldeko kideen esku uzten dira egoerak aztertzen, arazoak identifikatzen, erabakiak hartzen... ikasi dezaten.
- Ariketak
Kasuak aurkeztuko dira, batez ere esparru kualitatiboetan, horiek ebatzi eta iruzkintzeko.
Ikastaroak eragingarriak izateko, mota honetako materiala erabiliko da:
- Dokumentazioa: ikastarora datozen guztiei emango zaie.
- Gardenkien proiekzioa: eskemak, grafikoak... garatuko dira.
- Baliabide lagungarriak, esaterako: bideoa, diapositibak, kaseteak...
Ikastaro Aurretua
Marketina eta merkataritza negoziazioa garraioan
Programa
- 0 modulua: SARRERA: LOGISTIKA OSOA ETA GARRAIOA
- 1. modulua: MARKETINA: ENPRESA ETA MERKATUA
- 2. modulua: MERKATARITZA JARDUERAREN ANTOLAKETA
- 3. modulua: KOMUNIKAZIOA ETA MERKATARITZA HARREMANAK
- 4. modulua: MERKATARITZA KUDEAKETA: SALMENTA
- 5. modulua: KOMERTZIALA GARRAIO ENPRESA BATEAN
Ikastaroaren helburua
Merkataritza-kudeaketa optimizatzea, garraioari zein biltegiratze-sareei dagokienez, oro har.
Ikastaro hau hurrengo hauei zuzenduta dago:
Garraio-enpresa bateko merkataritza-sailean edo eragile logistiko batean parte hartu nahi duen pertsona oro.
Lekua
Guitransen gelak. Portu- Etxe Bidea, 9 1.a, Donostia- San Sebastián
Prezioa
Elkartekoak ez direnak: 3000€
Elkartekoak: 2700€
Harremanetarako
LOGISTIKAREN EUSKAL INSTITUTUA 944 387 194 Iratxe García
GUITRANS 943 316 707 Iñaki Sistiaga
