Albisteak
LEINN Gradua: geroz eta internazionalago.
Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza Graduko ikasleak geroz eta sarrerako perfil internazionalagoa dute.
Enpresariekin Topaketak Oñatin eta Bidasoan.
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko ikasleak goi mailako enpresariekin egoteko aukera paregabea izango dute.
2012-2013 Ikasturteko egutegi akademikoak eta hasiera datak.
Dagoenekoz eskuragai ditugu datorren ikasturteko egutegi akademiko eta hasiera datak.
Bidasoa-Lapurdi eskualdea ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-erantzukizuneko mugaz haraindiko espazio bihurtzeko proiektuko buru da MIK.
Lurraldeko Gizarte Erantzukizuneko (RESOT) proiektua da eta, 2020rako, Bidasoa mugaz haraindiko eskualdea (Bidasoa-Lapurdi) gizarte-erantzukizuneko espazio bihurtzea du xede.
Paula Arzadun-ek bere doktore tesia defendatu du.
Uztailaren 6ean Paula Arzadun-ek bere doktore tesia defendatu zuen Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean, Oñatin. Epaimahaiak gai cum laude eman zion.
Rafael Altunak doktore tesia irakurri du.
Enpresagintza-ko Auditorioan irakurri zuen doktore-tesia Rafael Altunak eta Gai Cum Laude kalifikazioa lortu zuen.
Gradu eta Karrera Amaierako Proiektuen aurkezpenak Enpresagintza Fakultatean Oñatin eta Bidasoan.
Aurten gradu/karrera amaierako proiektuak atzerrian India, Mexiko, Kolonbia, Kanada, Korea, Vietnam, Belgika, Frantzia, Txina, Italia, Alemania, Polonia eta Txekia bezalako herrialdeetan izan dira.
Gizarte eta Kooperatiba Ekonomiako Ikertzaileen Jardunaldien amaiera-ekitaldia ospatu du Mondragon Unibertsitateko Oñatiko campusak .
Aurten Jardunaldien goiburua honako hau izan da: “Kooperatiben nazioarteko urtea: gizarte-ekonomiaren erronkak eta proposamenak etengabe aldatzen ari den egungo munduan”.
Mondragon Unibertsitateak bere Bidasoako campusean Graduko ikasleei diplomak banatu zizkien.
Jardunaldi akademikoan Pedro Esnaola, Gipuzkoako Bazkundeko presidenteak "La crisis económica y nosotros. ¿Cómo salimos de ésta?" hitzaldia eskeini zuen.
Kirol-marken hainbat sortzaile Donostian bilduko dira, beren esperientzia arrakastatsuak kontatu eta zaletasuna sortuz nola egin negozioa azaltzeko.
Sport Branding/Kirol Brandingari buruzko Jardunaldia ostegunean, ekainak 14, Kursaal Jauregian izango da, Mondragon Unibertsitateak, Gipuzkoako Ganberak eta AZK enpresak antolatuta.
Kuungana berrikuntza ekitaldia ospatu dute LEINNeko ikasleak.
Lidergo Ekintzailea eta Innobazioa (LEINN) graduko ikasleek antolatuta, berrikuntza protagonista moduan izan duen Kuungana jardunaldia egin dute 40 lagun inguruk Garaia Berrikuntza Guneko H-Enean.
Oñatiko campuseko 61 ikasleri graduko eta graduondoko diplomak eman dizkie Mondragon Unibertsitateak.
Ekitaldi akademikoan zehar, Mondragon Korporazioko Nazioarteko Eragiketa zuzendariak, Josu Ugartek, hitzaldi hau eskaini zuen: “Globalizazioa eta gu: Zer aukera sortzen zaigu?”
Turismo Aktiboko Enpresak Sortu eta Kudeatzeko master unibertsitarioa.
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak Europako Goi Mailako Hezkuntza eremura egokitze prozesuan dagoen lehen master unibertsitarioa eskaintzen du.
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, Afrik’hope GKEaren eskutik, ehun ordenagailu inguru bidaliko ditu Kamerunera.
Kamerunera gaiak bidaltzeko GKE horrek Mondragon Unibertsitatearekin sinaturiko hitzarmenaren baitan egingo den lehen ekimena da hori.
Irailetik aurrera Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua Madrilera hurbilduko da, ibilbide propioa medio.
Larunbatean, hilaren 5ean, Madrilgo Centro de Innovación Social HUB erakundearen egoitzan (Gobernador kalea, 26) 11:00etan aurkeztuko da LEINN Nazioarteko Gradua eta horren Madrilgo ibilbidea.
II. MBA EXECUTIVE kurtsoaren amaiera ekitaldia Mondragon Unibertsitatearen eta Gipuzkoako Bazkundearen eskutik.
Executive MBA masterra 520 orduz osatu da. Urte bete iraun du eta eskolak Gipuzkoako Bazkundean eman dira. Kurtsoa 22 ikasleek osatu dute.
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak Berdintxiketan Berdintasunaren aldeko II. Lasterketa Mistoa antolatuko du Oñatin.
Berdintasuna sustatze aldera, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak Berdintxiketan Berdintasunaren aldeko II. Lasterketa Mistoa antolatuko du, Oñatin.
HOBETUZ-ek subentzionatutako ikastaroak Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean.
Hobetuz-eko kurtsoak martxan jartzera doaz. Kurtso hauek lanean eta langabezian daudenentzat doan izango dira.
Aitor Lizartza, LEINNeko team-coach-a, TEKNOPOLIS programan.
Aitor Lizartza, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko irakasle eta MIK ikerketa zentruko ikerlaria, TEKNOPOLIS programan izan dugu bere egunerokotasunean egiten duena esplikatzen.
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak gizarte-erantzukizunari buruzko jardunaldi bat antolatu du Bidasoako campusean, eskualdeko arazoei irtenbide errealak emateko.
Enpresagintza Fakultateko Mugi-Hadi ikasle-elkarteak eta zenbait irakaslek antolatutako jardunaldian Mondragon Unibertsitateko eta Irungo la Salle ikastetxeko batxilergoko eta lanbide-heziketako 70 ikaslek hartu dute parte.

