Aktualitatea

Zure zaletasunen artean, heziketa, ekintzailetza eta munduan zehar bidaiatzea daude? MONDRAGON TEAM ACADEMY-n, esparru ezberdinetan lan egiteko prest dauden pertsonen bila ari gara.

2017/06/30

Mondragon Team Academy-n, (MTA), kolaboratzaileen bila ari gara, MTA sareko ekintzailetza laborategietarako. Bertan, LEINN-eko eta graduondoko programak garatzen dira, ekintzailetza eta berrikuntza ekosistemen barnean.

Team Coach-ak LEINN-erako.

Unibertsitate gradua ofiziala eta nazioartekoa, “Lidergo ekintzailean eta Berrikuntzan”. Heziketa, ekintzailetza, bidaiatzea, beste kulturak ezagutzea, gustoko dituzten pertsonak. Hauek, prest egon behar dira munduan zehar bidaiatzeko hurrengo ikasturtean 2017/2018, gurekin LEINN-eko unibertsitate abentura zoragarria hasiko diren gazte talde batekin. LEINN-eko Team Coach izatea zertan datzan hobeto ezagutu nahi baduzu, hurrengoa artikulua irakur dezazun gomendatzen dizugu: "El team coach no es un profesor ni un líder de un equipo".

Rolak eta funtzioak:

- Talde ekintzaileen entrenamendua prestakuntzan.

- Diseinatu, kudeatu, eta ebaluatu, taldeen ikasketa prozesua.

- Gainbegiraketa eta aholkularitza proiektutan.

- Nazioarteko desplazamenduak taldeekin, Finlandiara, Silicon Valley-ra, Txinara eta Indiara.

- Enpresa eskaintzen eta proiektuen diseinu eta burutzapena, heziketa eta berrikuntzaren markoan.

Eskatutako gaitasuna eta ezagutzak:

- Ekintzailetzan, (soziala edota enpresakoa), talde lidergoan edota enpresa kudeaketan, benetako esperientzia daukan pertsona.

- Suspertzen ari den ezagutza esparruetan esperientzia: diseinua, teknologia, inpaktua handiko ekintzailetza, eredu antolatzaile berriak.

- Ongi garatutako identitate digitala eta komunikatzeko gaitasun ona (digitala eta offline).

- Esperientzia heziketan, bereziki, ikaste aktiboan oinarritutako metodologietan.

- 5 urteko lan esperientzia gutxienez.

- Ezinbestekoa, ingeles aurreratua.

- Lizentziatura / Unibertsitate gradua/ Doktoretza

Zure zaletasunen artean, heziketa, ekintzailetza eta munduan zehar bidaiatzea daude? MONDRAGON TEAM ACADEMY-n, esparru ezberdinetan lan egiteko prest dauden pertsonen bila ari gara.