Txiletar Pelambres eta Choapa Emprende fundazioen bisita
Enpresagintza Fakultateak 19 Chiletarren bisita izan du. Hauek parte-hartu duten "Ekintzailetasuna, Berrikunta eta Asoziatibitatea" ikastaro aurreratuari amaiera emateko, bi asteko egonaldia egin dute. Choapa regioko ikasleak izan ditugu (Santiagotik 300 km. iparraldera).
Ikastaroa, enpresari txiki, tekniko-profesional irakasleei eta funtzionario publikoei zuzendua egon da, eta zazpi hilabeteko iraupena izan du. Aukeztutako 19 proiektu berezienei Euskal Herrian 2 astetako egonaldia egiteko aukera eman zaie. Partehartzaile hauek %100 bekak izan dituzte formazio hau egiteko.
Talde honez gain, beste hiru pertsona garrantzitsu ere etorri dira bisitan:
Ramón Jara Jauna, Fundación Minera los Pelambres-eko lehendakaria
Manuel Farias Jauna, Fundación Minera los Pelambres-eko gerentea
Andrés Barros Jauna, Fundación Andrónico Luksic-ko gerentea
Argazkian ikusi dezakegu Oñatiko Alkateak egin zien harrera
