Oñati, enpleguaren hiriburu eta enpresekin eta erakundeekin lotura duen unibertsitatea bertan.
El Pais egunkariak erreportaje bat argitaratu berri du gai honen inguruan. Oñati enpleguaren hiriburu dela dio. Izan ere, Oñatik (10.756 biztanle) bakarrik 315 langabe ditu (%5,4, Lanbideren datuen arabera), "kooperatibei eta hezkuntzari" esker. TVE1eko Informe Semanal saioak ere nabarmendu zuen Oñati, ere duela hilabete batzuk, daukan langabezia tasa txikiagatik. Orain dela egun gutxi ETB1 erreportaje bat egin du gai honen inguruan, eta azpimarratzekoa da ematen dion garrantzia Mondragon Unibertsitatea eta ingurune kooperatiboari. Bideo honetan GADE eta LEINNeko Enpresagintza Fakultateko ikasleak eta irakasleak ikusi ditzakezue beraien esperientzia kontatzen (bideoan zehar 2:10:40 momentuan denboran zehar):
