Aktualitatea

Nostoc eta Sheedo, LEINNeko bi proiektu, Espainiako Studentpreneurs-eko irabazle.

2017/03/16

Organizazioak azaldu zuen moduan komunikatu baten bitartez talentua, originaltasuna eta berrikuntza nabarmendu ziren ekitaldian, bertan sei finalista zeudelarik beren enpresa proiektuak aurkezten. Lehiaketa honen irabazlea Enrique Cat izan zen, Nostoc Biotech enpresakoa, nekazaritza bioteknologikoko enpresa eta Madrilgo LEINNeko laboratorioko lehen promozioko ekintzailea. Javier Gastón, GSEAko arduradun eta Entrepreneurs Organizations(EO)eko kideak "ekintzailearen pertsonalitateak bere alde egin zuela" nabarmendu zuen. 

Enpresa proiektua inportantea da baina ez da gauza bakarra. Irabazleak, 3.000 euroko sariaz gain, datorren apirilaren 27an Frankfurt-en gertatuko den munduko finalean parte hartuko du, bertan 50 herrialdetako pertsonak parte hartuko dutelarik eta ekipoa edota proiektuaren bideragarritasuna baloratuko direlarik.

Bigarren saria 1.500eurotakoa, Sheedo-rentzat izan zen, Gloria Gubianas, Gala Freixa, Carlos Sandoval eta Gonzalo Mestre-ren taldearentzat, lau gazte hauek ere Madrilgo laborategian LEINN ikasten dabiltza. Beraien proiektuak papergintza industriaren ingurumen inpaktua gutxitzearen aldekoa da, erabili eta landatu daiteken paper baten bitartez. Sheedo 100%ean jasangarria da eta ehungintzako kotoi zuntz hondakinekin artesanalki eginda dago.

Azkenik, Javier Pérez Arranz, Madrilgo Politeknika Unibertsitateako ikasleak irabazi zuen hirugarrengo saria 750 eurorekin. Bere enpresak, Tot-em, soinuak jasotzen ditu eta apaingarri edota bitxiak bihurtzen ditu.

Beste hiru finalistak ere parte hartu zuten ekitaldian: Salvador Peso, Abax Innovation Technologies-ekin (Medikuntzarako 3D inprimagailuen garapenean) Madrilgo Universidad Autonoma-koa; Cayetano Ortiz Nieto, WiiHotels Software-ekin (Hotelen app-a sortzeko plataforma) IE University-koa; eta Andrea Martinez Cuenca con Zeroes (Esperientziak partekatzeko plataforma) LEINNekoa.

GSEA ekintzaile unibertsitarioen munduko leihaketa haundiena da. Bertan parte hartzeko unibertsitarioa izan behar da eta enpresa bat eduki behar da gutxienez azkenengo sei hilabetetan 500 euro fakturatu dituelarik edota 1.000 euroko inbertsioa jaso duelarik. Espainiako epaimahia honako pertsonak osatzen zuten: Eva Serrano (ASEME), Rene de Jong (Business Angel), Susana Navarro (Tecnocom), Mark Kavelaars (Swanlaab Venture Factory), Aleyda Solí (Orainti), Elisa Reyna (Petuki), Isidro Laso (Comisión Europea), Nieves Fernández (FamiliaFacil.es) eta Raúl Aguirre (Tango/04).

Ekitaldia osorik hemen ikusi dezakezu hemen, eta ondoren ekitaldiaren laburpentxo bat:

Nostoc eta Sheedo, LEINNeko bi proiektu, Espainiako Studentpreneurs-eko irabazle.