Aktualitatea

MONDRAGON UNIBERTSITATEko Enpresagintza-MIKeko ikertzaile taldea gestio arloan Ikerketa Talde Bikaina moduan errekonozitua izan da Eusko Jaurlaritzaren aldetik.

2016/12/16

Jada MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k lortu du ikerketako Talde Bikain bat izatea kudeaketa arloan. Lehen aldiz, Enpresagintza-k, MIK kudeaketa ikerketa-zentrotik egindako ikerketaren bidez, lortu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak bere ikerketa-taldeetako bat aitor dezala bikaina bezala. Taldearen gai nagusiak kooperatibismoa eta beste enpresa modelo batzuk kopropietate eta langileen parte-hartzean oinarritutakoak dira. Enpresetako pertsonen gestio estrategikoan ere zentratzen da.

Gainera, taldea azken urteetan sufritzen ari garen testuinguru ekonomiko eta sozialazaren aldaketari buruz kontziente da. Gertatutako iraultza digitalak eta hurbileko etorkizunean espero dugunak drastikoki aldatuko dituzte gure enpresak, antolatzeko bere erak, bere negozio-modeloak eta bere kapital erlazionala eta aldaketa guzti hauek pertsona langileak ere alda daitezela eragingo dute. 4.0 Industria delakoak oraindik aski analizatuta izan ez den lan paradigma berria ekarriko du.

Ezin dugu onartu iragartzen diren aldaketa teknologiko hain zakar hauek pertsonarengan oinarritutako enpresa-modeloa baztertzea. Aurreratzea eta ikusaraztea gure gaurko modeloa nola molda litekeen paradigma berri honetara guztiz beharrezkoa dugu.

Pertsona langileentzat eta beren kudeaketarako aldaketa garrantzitsuak iragartzen dira: testuinguru berri honetarako beharrezko profilak oso desberdinak izango dira, langileen beharrezko konpetentziek oso osagai digital haundia izango dute eta konpetentzia erlazional desberdinak.

Pertsona hauen kudeaketarako sistemek ere aldatuko dira: errekonozimendu sistema, lidergo estiloa, talentuaren kudeaketa, parte-hartzea...

Testuinguru honetan mugitzen da ikerketa taldea. Gaien konplexutasuna eta diziplinartekotasuna delata, taldean herri desberdinetako ikertzaileak  eta arlo desberdinetan espezializatuak, ekonomistak, soziologoak, psikologoak eta legelariak daude.

MONDRAGON UNIBERTSITATEko Enpresagintza-MIKeko ikertzaile taldea gestio arloan Ikerketa Talde Bikaina moduan errekonozitua izan da Eusko Jaurlaritzaren aldetik.