Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak diplomak eman dizkie Oñatiko kanpuseko graduko eta graduondoko ikasleei.

2011/06/04
Diploma-banaketa maiatzak 27an arratsaldeko 18:00etan Mondragon Unibertsitatearen Oñatiko kanpus berriko Auditorioan izan zen. Ekitaldi akademikoan zehar, “Sareen garaiari buruzko sei gogoeta” hitzaldia eskaini zuen RocaSalvatellako bazkide zuzendari Genís Rocak.

Oñati, 2011ko maiatzaren 27a. Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak maiatzaren 27an, ostiralez, Oñatiko kanpuseko 73 ikasleri titulu akademikoak eman zizkien. Horietako 48 graduatuak izan ziren; zehazki, Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan Lizentziaturan ikasketak eta Zuzendaritzako Idazkaritzako ikasketak amaitutakoak. Gainera, beste 25 ikaslek graduondoko titulua jasoko zuten, Enpresa Zuzendaritzako Masterrean (MBAn) eta Kirol Entitateen Kudeaketan eta Zuzendaritzan Aditua Ikastaroan. Diploma-banaketa 18:00etan izan zen Oñatiko kanpus berriko Auditorioan.

 Ekitaldi akademikoan, Enpresagintza Fakultateko dekano Lander Belokik eta RocaSalvatellako bazkide zuzendari Genis Rocak hartu zuten parte, eta azken horrek “Sareen garaiari buruzko sei gogoeta” hitzaldia eskaini zuen. Amaierako ekitaldiaz Mondragon Unibertsitateko errektore Iosu Zabala arduratu zen.

                                                                                        

Ekitaldiko argazki gehiago ikusteko:

http://www.flickr.com/photos/enpresagintza/5776497168/in/set-72157626618417965

Eta berri honen notizia Diario Vasco-n:

http://www.diariovasco.com/v/20110531/alto-deba/primeros-diplomados-nuevo-campus-20110531.html

Goiena-n:

http://goiena.net/albisteak/diplomak-jaso-dituzte-ikasketak-amaitu-dituzten-enpresagintzako-ikasleek/

Mondraberri-n:

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=9221523&menuId=3023725&onlypath=true

Laster bideoa ere izango dugu ikusgai vimeo-n:

http://vimeo.com/enpresagintza