Mondragon Unibertsitateak 2.0 arloaren alde egin du apustu, Marketin Digitaleko Zuzendaritza Master batekin.

2011/11/23
Masterra marketin- eta komunikazio-sektoreko profesionalentzat da, baita marketinaren eta/edo ekonomia digitalaren esparruan beren lanbidea garatu nahi dutenentzat ere.

Azken urteetan izugarri handitu da gizarte-bitartekoen erabilera Espainian. Sareak (Facebook, Tuenti, Linkedin…) eta mikroblogging-zerbitzuak (hala nola Twitter) Internet erabiltzaile ororen bizitzako parte bihurtu dira. Gazteek ez ezik, helduek, partikularrek eta enpresek ere teknologia berriak erabiltzen dituzte bizitzeko. Linea bidezko kanala ez da dagoeneko gazteei produktuak eta zerbitzuak saltzen dizkien enpresentzat soilik. Egun enpresa eta erakunde mota guztien baliabidea da, batzuetan ezinbestekoa. Saltzeko eta saldu osterako balio du, baita bezeroarekin harremanak izateko, merkatuen ikerketa egiteko eta erosketak kudeatzeko ere, industrian barne.

Marketin Digitaleko Masterra

Testuinguru horretan sortu da Marketin Digitaleko Master berria, blend formatuan (aurrez aurre –ostegunetan 16:00etatik 21:00etara– eta linea bidez). Zalantzarik gabe oso praktikoa da, aurrez aurreko prestakuntzaren onena eta lineako prestakuntzaren abantailak biltzen baititu. Izan ere, Marketin eta Kudeaketa Komertzialaren esparruan bilatzaileak eta gizarte-sareak oldarka sartzearen ondorioz, aditu berriak prestatzeko beharra sortu da, gure lan-merkatuan profil mota horretan dagoen eskasia betetzeko.

Master horrek honako erabilera hauek izango ditu:

  • Enpresan lanean ari diren pertsonak birziklatzeko eta espezializatzeko, batez ere marketinaren et merkataritzaren arloetan.
  • Arlo horretan profesional aditu gutxi dagoela aprobetxatuta, lan-munduan sartzeko asmoa dutenak prestatzeko.

Prestakuntza hiru fase izango ditu.

    • Lehena, zuzendaritza orokorra: aurrez aurreko 35 ordu eta linea bidezko 65.
    • Bigarrena, marketin-zuzendaritza eta marketin digitala: aurrez aurreko 115 ordu eta linea bidezko 165.
    • Eta hirugarrena, master-amaierako proiektua.

MU (+)-ek esperientzia handia du marketineko, enpresa-kudeaketako eta bestelako tailerrak, ikastaroak eta masterrak ematen. 2010. urtean espazio berria inauguratu zuen, linea bidezko prestakuntzarako, eta azken urteetako esperientzia eta bere ikasteko metodologia aplikatu ditu informazioaren eta komunikazioaren teknologietan. Horrela, ikasleak linea bidezko ikaskuntzaren abantailez goza dezake, Mondragon Unibertsitatearen bermearekin.

www.mondragon.edu/muplus

www.facebook.com/mumdgt

www.twitter.com/mumdgt