Kolonbiako Garapenerako Korporazioaren zuzendari den Francisco Paz Ardillaren bisita
Datorren astean (martxoaren 15etik 18ra) Francisco Paz Ardilla jaunaren bisita izango dugu. Bera Kolonbiako Mikroenpresen Garapenerako Korporazioaren (CDM) zuzendaria da.
CDM izaera mistoa duen erakundea da. 1994an sortu zen aliantza publiko-pribatua sustatzeko asmotan, eta Mikroenpresak bultzatzeko hainbat ekintza martxan jarri zituzten. Modu honetan banaturik dago entitateen ordezkaritza: %73 Bazkide Instituzionalak, %15 Erakunde Pribatuak eta %12 Entitate Publikoak.
Beren web orrialdean euren lanari buruzko informazio gehiago aurki dezakezue: http://www.microempresas.com.co
Bere bixita aprobetxatuz, hitzaldi bat antolatu dugu, eta bertan Kolonbiako Mikroenpresen esperientzia aztertu eta CDMk kolektibo honi nola laguntzen dion ikusi ahal izango duzue.
Aipaturiko hitzaldia martxoaren 17an, asteazkena, goizeko 9.00etatik 10.30etara izango da Bidasoako Kanpuseko 103. gelan. Etorkizunean elkarrekin aurrera eraman ditzazkegun ekintza edo proiektuak identifikatzeko aukera paregabea izan daitekeela uste dugu.
