Aktualitatea

José Oscar Acostak bere doktore tesia aurkeztu du.

2017/06/30

Tesiaren aurkezpena ekainaren 26an goizeko 11:00etan izan zen Oñatiko kanpusaren Areto Nagusian. Tesiaren izenburua "El Valor Agregado en Origen en las Cooperativas Agropecuarias. Estudio de caso de la Unión Agrícola de Avellaneda Coop. Ltda. (Argentina)" izan da eta Bikain kalifikazioa lortu du.

Tesiaren Zuzendariak honakoak izan dira: Fred Freundlich (MU) & Cristiano Casini (INTA).

Epaimahaia honela osatua izan da:

Lehendakaria: Adoración Mozas Moral (Univ. de Jaén).

Idazkaria: Mónica Gago García (MU).

1 kidea: Gurli Jakobsen (Roskilde University).

2 kidea: Imanol Basterrechea Marcaida (EHU).

3 kidea: Rafael Altuna Erle (MU).

Nekazaritza eta abeltzaintzako kooperatibek pisu garrantzitsua daukate Argentinako nekazaritzan, bereziki, ekoizle txiki eta ertainarentzat. Hauek, askotan, benetako alternatiba bakarra dira nekazaritzako elikagaien kate batean parte hartzeko, hau da, ez bakarrik, lehen mailako ekoizle bezala, baizik eta balio erantsia duten elikagaien ekoizle bezala ere. Kooperatibek, balio erantsitako jarduerek sortzen duten errentaren bidezko banaketa susta dezakete, batez ere, ekoizleak bizi eta lan egiten duten lekuan, hots, balio erantsia jatorrian (BEJ). Tesi honetan, gai honen inguruan sortutako ezagutza aurkezten da. Honek, literatura zientifikoari ekarpen garrantzitsua egiten dio hurrengo kontzeptuetan: BEJ-aren definizioan, ezaugarrietan, aukerak eta erronketan eta honek duen garrantzian ekoizlearentzat, kideko enpresentzat eta Estatuarentzat. Helburu zientifiko eta praktiko hauek lortzeko, sakoneko kasu-ikerketa bat egin da, Argentinako “Unión Agrícola de Avellaneda” kooperatiba mugatuaren inguruan, hau, BEJ-a duen erakunde enblematikoa baita.

Tesiak, honako gai hauen gaineko literatura berrikusten du: BEJ-a eta kooperatibismoa eta ikerketan zehar sortutako beste kontzeptu gehigarri batzuei buruz. Bereziki, tesiak, hurrengo gaien inguruko ikerketa galderei erantzun nahi die: (1) BEJ-a UAA-n sortarazi zuten zirkunstantziak eta ekintzak; (2) BEJ-aren pertzepzioa eta esanahia kooperatibaren partaideentzat eta honen garapenaren prozesua. (3) BEJ-aren testuingurua, abantailak eta erronkak. (4) BEJ-aren etorkizuneko ikuspegia. Erabilitako metodologia kualitatiboa izan zen eta ikerketa teknikak hauek izan ziren: elkarrizketa, behaketa eta dokumentuen berrikuspena. Emaitzak eta azterketak BEJ-aren bi osagaietatik abiatuta aurkezten dira: erantsitako balio kooperatiboa eta jatorrizko lehen mailako ekoizpenari erantsitako balioa. Gainera, erronkak eta partaideen etorkizuneko ikuspegia BEJ-aren inguruan aztertzen dira,. Tesia bukatzen da ikerketa gaiarekin lotuta dauden ekarpen zientifiko eta praktikoekin eta azterlanaren mugak eta etorkizuneko ikerketa lerroak adieraziz.

José Oscar Acostak bere doktore tesia aurkeztu du.