Aktualitatea

JARDUNALDIA: proiektu partekatuaren kontzeptua lantzen.

2016/03/16

Azken urteetan, toki eta esparru desberdinetan azpimarratu da erakundeetan proiektu partekatu bat izateak pertsonoi zein erakundeei onura desberdinak eskaintzen dizkigula. Baina aldi berean, askotan aipatu da baita, kontzeptua bera ez dela argia, bakoitzak lantzeko eta ulertzeko modu desberdinak dauzkala.

Lerro horretan, MIK (Mondragon Innovation & Knowledge) ikerketa zentroak proiektu partekatua sortzeko beharrezko diren elementuen inguruko ikerketa eta transferentzia ibilbide luzea dauka. Egindako lana edo hausnarketa erakundeekin konpartitzeko asmoz, eta batez ere, kontzeptuaren inguruko ezagutza elkarrekin eraikitzen jarraitzeko helburuarekin, 2016ko Apirilaren 25ean MIKek, entitate desberdinekin kolaborazioan, hainbat ekimen edo jardunaldi antolatu ditu Oñatiko Enpresagintza Fakultatean. Alde batetik, beren erakundeetan eraldaketa prozesuak gauzatzen ari diren edo proiektu partekatu bat eraikitzeko asmotan dabiltzan zuzendari/gerente/lehendakariei zuzendutako Proiektu partekatua eraikitzeko bidean lan dinamika antolatu du goizeko 9:00-12:00.

Dinamika hau Gipuzkoako Diputazioko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak sustatzen eta finantzatzen duen eta ASLE eta Debagoieneko Mankomunitatearekin elkarlanean burutzen ari den Modelo PLP: compartiendo un proyecto organizacional desde el liderazgo transfromacional y la participación de las personas trabajadoras proiektuaren baitan kokatzen da. Proposatzen den agenda honako da:

  • Proiektuaren aurkezpena eta jardunaldiaren hasiera.
  • Proiektu partekatua: berau garatzeko kontuan hartu beharreko kontzeptuak.
  • Parte hartze-dinamikak.
  • Itxiera.

Izena emateko egin klik hemen.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin elkarlanean 12:30- 14:30 Adolfo Jarrin Jaunaren eskutik Hacia la evolución empresarial: claves de la nueva cultura de los negocios hitzaldia entzuteko aukera izango dute bertaratutakoek. Adolfo Jarrinek balore korporatiboetan eta kulturan oinarritutako erakundeen eraldaketa prozesuetan esperientzia luzea dauka.

Izena emateko egin klik hemen.

Animatu eta gerturatu!!!!

JARDUNALDIA: proiektu partekatuaren kontzeptua lantzen.