Izaskun Agirrek doktore tesia irakurri du

2009/11/26

Gaur, azaroaren 26an, Sanctis Spiritus Unibertsitatean, Izaskun Agirrek bere doktore tesia irakurri du eta Sobresaliente Cum Laude kalifikazioa jaso du.

Tesiaren Izenburua "La orientación al mercado en la organización cooperativa. Aplicación empírica en los negocios del área industrial" da.

Tesi zuzendaria  Pedro Reinares Lara Doktorea, Rey Juan Carlos Unibertsitatekoa izan da.
 
Tesiaren Tribunaleko Zuzendaria Enrique Martin Armario katedraduna izan da, Sevillako Unibertsitatekoa eta Tribunaleko Idazkaria, gure lankidea Iñazio Irizar. Gainontzeko kideak ondorengoak izango dira: David Martín-Consuegra Navarro Doktorea (Gaztela-Mantxako Unibertsitatea), Elvira Arrondo Díez Doktorea (Deustoko Unibetsitatea), Victoria Elizagarate Gutiérrez Doktorea (EHU).