Hitzaldi Zikloak-Bidasoako Campusa

2010/06/04

Bidasoako Campuseko Enpresagintza Fakultateak hitzaldi zikloa antolatu dun inguruko enpresentzat.

Ekainak 3tik aurrera, lehen hitzaldi zikloa antolatu du, bereziki Mondragon Unibertsitatearekin kolaboratzaile diren erakundeen zuzendua. Sei hitzaldi ezberdinak Bidasoako Campusean emango dira hileko azken ostegunetan, arratsaldeko 18:00etan; lehen konferentzia ekainak 3an izango da, "Marketing en tiempos de crisis" izenburuarekin.

Hitzaldi ziklo hauek, Bidasoako Campuseko Enpresagintza Fakultateak inguruko enpresekin duten harremanen inguruan sortzen dira, eta helburu gisa enpresaren beharretara gerturatzea da bere kuriositate eta beharrak asetzeko asmoz. Eraldatzen, egokitzen, ikaslen eta berritzen ari diren enpresei zuzendua.

Konferentzia bakoitzeko hizlaria gai horretan aditua den irakaslea izango da, kasuan kasu, bestelako erakunde edota enpresa batez lagundurik.

Lehen konferentzia ezik, beste guztiak hileko azken ostegunetan izango dira. Hona hemen ponentzien zerrenda:

Ekainak 3: Marketing krisi garaian

Ekainak 24: Barneekintzailetasuna eta Berrikuntza Irekia

Irailak 30: Enpresa 2.0: Enpresa irekia internet-ari esker

Urriak 28: Finantza kalkuluak (ondare ezberdinen balorazioa)

Azaroak 25: Politika fiskala krisi ekonomikoaren aurrean

Abenduak 16: Nola murriztu kosteak logistikari esker?

Interesatuak 943-639129 telefonora deituz inskribatu daitezke.

Informazio gehiago:

Más información en: http://www.diariovasco.com/v/20100603/bidasoa/mondragon-unibertsitatea-abre-ciclo-20100603.html