Aktualitatea

Enpresagintza Fakultateak Bilboko egoitzarako administrari laguntzaile bat behar du.

2017/06/27

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak bere Bilboko egoitzarako, Bilbao Berrikuntza Faktoria, administrari laguntzaile bat behar du.

Eskatzen dena:

- Administrazioa, finantzak edo enpresa arloko ikasketak izatea. Gutxienez, Goi Mailako Heziketa Zikloa.

- Euskara eta ingelesa jakitea.

- Harrera postuetan eta administrazio lanetan eskarmentua izatea.

- Bilbon edo inguruan bizitzea.

Eskaintzen dena:

- Aldi baterako lan kontratua. Jardunaldi osoa.

Interesatuek bidali curriculuma ondoko helbidera, uztailaren 3a baino lehen: curriculum.enpresagintza@mondragon.edu

Enpresagintza Fakultateak Bilboko egoitzarako administrari laguntzaile bat behar du.