Diana Varelak bere doktore tesia irakurri du

2009/12/14

Abenduaren 11n, ostirala, Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatean, Diana Varelak bere doktore tesia irakurri zuen Sobresaliente Cum Laude kalifikazioa lortuz.

Tesiaren izenburua "Caracterización de los intraemprendimientos en empresas de Mondragon, en España y de Ibagué de Colombia" da.

Tesiaren Zuzendaria, Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateko Iñazio Irizar Doktorea izan da.

Tribunala ondoko pertsonek osatu dute:

  • Presidentea, Mª José Aranguren Doktorea, Deustuko Unibertsitatea.
  • Idazkaria, Jose Mari Luzarraga Doktorea, Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultatea.
  • Beste kideak: Imanol Bazterretzea Doktorea (EHU), Jaione Ganzarain Doktorea (MGEP-MU) eta Eduardo Rodriguez (Errioxako Unibertsitatea)