Datorren kurtsoa edifizio berrian hasiko dugu

2010/07/23

Dagoenekoz bukatu dugu 2009-10 kurtsoa eta bagoaz oporretan, baina ilusio haundiarekin bueltatuko gara irailean kurtso berriari hasiera ematera Ibarran kokatuta dagoen edifizio berrira.

Bertan instalazio guztiz berriak eta egokiagoak izango ditugu, hori bai , orain arte egin dugunarekin jarraitzeko asmotan: formazioa, graduondo eta irakaskuntza jarraia eta ikerketa. MIK, ikerketa zentrua oraingo honetan gurekin batera egongo da ubikatuta, horrela irakasle-ikerlariak konpartituz.

Esan bezala iharduera berdinarekin, baina beti ere etorkizunera begira eta amets askorekin.

Ongi-etorriak izango zarete hurbildu nahi duzuen guztiok irailetik aurrera!
Bitartean opor polit batzuek pasa itzazue!