Aktualitatea

CONNECT innovation bai!

2017/07/07

Proiektuaren helburua lurraldeko enpresak 4. industria-iraultzaren trenera igo daitezen, ekintzailetza berritzaile eta sortzailearen kultura egon dadin eta herritarrak prozesu horretako partaide izan daitezen izango litzateke. Proeiktu honen bidez, lortu nahi da, gure lurraldea, Bidasoa Sud Pays Basque, berrikuntzaren eta sorkuntzaren alde egin duen apustuagatik identifikatzea.

Helburu horri arrakastaz aurre egiteko, hainbat erakunde kolaboratzaile elkartu gara:

• Lurralde-erakundeak: Irungo Udala, Bidasoa bizirik eta Agglomération Sud Pays Basque.

• Goi mailako ikastetxeak: Mondragon Unibertsitatea eta ESTIA Ecole Supérieure des Technologies Avancées.

• Euskal Autonomia Erkidegoko Elektronika eta Informazio Teknologien Industrien Elkartea: Gaia.

Ahaleginak bateratuko ditugu 3 urteetan zehar, honako hauek lantzeko:

• Berrikuntza-estrategia bateratu bat

• Ikerketa-zentroen eta pymeen arteko konexioa, ikerketa-prozesuen merkataritza-aplikazioak lortzeko.

• Prototipoak probatzeko eta teknologia garatzeko esperimentazio-laborategi bat ezartzea, aire zabalean, Txingudi badian, Txingudi Lab, mugaz gaindiko lehen living lab europarraren, hau da, Ocean Living Lab izenekoaren, aitzindaria litzatekeena.

• Ekintzailetzaren estrategia eta talentuaren kudeaketa sortzea, lurraldean sortzen diren enpresa proiektuak lurraldean bertan garatu eta geratu daitezen laguntzeko helburuarekin.

• Biztanlegoa, oro har, gauzatzen ari garen transformazio-prozesuaren partaide egitea, berrikuntza irekiko dinamiken bidez edo elkarrekintzako bestelako dinamika batzuen bidez.

Goazen jauzia ematera eta “bassin de vie economique” izatetik “bassin de vie” berritzaile izatera pasatzea

Argitalpen honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (EGEF) jasotzen du, Espaina-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programaren (POCTEFA 2014-2020) bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra eremuko mugaldearen integrazioa ekonomikoa eta soziala indartzea da. Bere laguntzak mugaz gaindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenekoen garapenean jartzen du arreta, lurraldearen garapen iraunkorraren aldeko baterako estrategiez baliatuz.

Lotura interesgarria • "Poctefa"-ren web-a • "Política Regional de la Unión Europea"-ko web-a

CONNECT innovation bai!