“Emakume eta Gizonen arteko Aukera berdintasunerako lankide” aitortza eta ziurtagiria
Enpresagintza Fakultateak “Emakume eta Gizonen arteko Aukera berdintasunerako lankide” aitortza eta ziurtagiria lortu du Emakunderen eskutik.
Otsailaren 25ean izan ginen Emakunden, berdintasunarekin erakunde laguntzailea aitortzen dioten ziurtagiria jasotzen. Maria Silvestre, Emakundeko zuzendariarekin eta Ane Hernandez, berdintasun plana ebaluatu zuen pertsonarekin. Gure plana eta etorkizuneko lan ildoak azaldu genizkien. Hementxe duzue egun hartako argazkia, bertan eskuinetik ezkerraldera, Amaia Aizpuru Enpresagintza Fakultateko Marketing Koordinatzailea, Eunate Elio fakultateko berdintasun planaren arduradura, Lander Beloki, dekanoa, María Silvestre, Emakundeko zuzendaria eta Ane Hernandez teknikaria.
