Sorguneak ikertegia
Sorguneak izenaren hautua
- sor: sormena, sorkuntza dugu langai, eta beronen garapenari jakintzatik argi egitea helburu.
- gu: lankidetza, gutasuna, taldetasuna ditugu abiapuntu eta ipar.
- gune: ekarpen gune izatea dugu helburu, eta euskal sorkuntzaren guneak sustatzea asmo.
- une: une zaharretatik gatoz, eta une berriei erantzutea dugu desafio eta motibazio.
- ak: pluraltasuna eta aniztasuna dugu giro, diziplina-artekotasuna, irekitasuna, elkarrekintza estilo.
Aurkezpena
Hiru ideiaren segidak ematen diote oinarria aurkezten dugun egitasmoari:
- Euskal Herriaren hizkuntza eta nortasuna biziberritzeko gakoetako bat kulturgintzan edo sorkuntzan datza.
- Gure kulturgintzak, gure sorkuntzak, desafio handiak ditu mende berri honetako egoera globalizatuan. Desafioak arrisku dira, eta aukera dira.
- Desafio eta aukera horiei aurre egiteko, orain arte baino askoz hobeto kudeatu behar ditugu gai honi buruzko jakintza arloa, ikerketa arloa, formazio arloa eta oro har sorkuntzaren inguruko estrategia-guneak.
