Euskal Kulturgintzaren Transmisioa

Sorguneak ikertegia

Sorguneak izenaren hautua

 

  • sor: sormena, sorkuntza dugu langai, eta beronen garapenari jakintzatik argi egitea helburu.
  • gu: lankidetza, gutasuna, taldetasuna ditugu abiapuntu eta ipar.
    • gune: ekarpen gune izatea dugu helburu, eta euskal sorkuntzaren guneak sustatzea asmo.
      • une: une zaharretatik gatoz, eta une berriei erantzutea dugu desafio eta motibazio.
        • ak: pluraltasuna eta aniztasuna dugu giro, diziplina-artekotasuna, irekitasuna, elkarrekintza estilo.

Aurkezpena

Hiru ideiaren segidak ematen diote oinarria aurkezten dugun egitasmoari:

  1. Euskal Herriaren hizkuntza eta nortasuna biziberritzeko gakoetako bat kulturgintzan edo sorkuntzan datza.
  2. Gure kulturgintzak, gure sorkuntzak, desafio handiak ditu mende berri honetako egoera globalizatuan. Desafioak arrisku dira, eta aukera dira.
  3. Desafio eta aukera horiei aurre egiteko, orain arte baino askoz hobeto kudeatu behar ditugu gai honi buruzko jakintza arloa, ikerketa arloa, formazio arloa eta oro har sorkuntzaren inguruko estrategia-guneak.

Organigrama

Ikerlerroak