Ikasketak

Proiektuak

Orain arteko edizioetan aurkeztu diren proiektuak:

 

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa gradu-ondokoaren aditu-titulua eskuratzeko, Gradu-ondoko Proiektua (GOP) derrigorrezko lana da. Proiektuak sendoa eta pertsonala izan behar du, alegia, eraginkorra eta jatorrizkoa.

Gradu-ondokoa bukatutakoan, ikaslea euskal kulturgintzaren transmisioan aditua izango da. Hori horrela, Gradu-ondoko Proiektuan islatu beharko dira ikastaroan zehar barneraturiko ezagutza eta hori praktikan ipintzeko gaitasuna. Proiektua izango da ikasleari bere konpetentziak (ezagutza akademikoa, soziokulturala eta pertsonala) erakusteko bidea. Aditu-tituluak aditzera emango du, finean, ikaslea gai dela euskal kulturgintzaren transmisioan ildo-auzi nagusiak menperatzeko, ekarpen pertsonala egiteko eta lan akademikoa burutzeko. Ikerketa-lana izaki, euskal kulturgintzaren transmisioaren bitartekari/transmisore ez ezik, bada proiektuaren helburu bat gaiaren ikertzaile izatea ere: ikerlana hausnarketarako gai bihurtzea, esperientziatik abiatuz ezagutza berria sortzea eta hori euskal kulturgintzaren eremuan lekutzea. Hori da ikerketaren eginkizuna.

Irizpideak

Aukeraturiko proiektuaren arabera desberdintasunak egon badaitezke ere, irizpide hauek kontuan hartu beharko ditu ikasleak ikerketari aurre egiteko:

Lehenik galdera egin eta ikertu nahi den arazoa/kezka identifikatu eta arrazoitu: gaiarekin batera, egokia da hori burutzeko justifikazio-motiboak zehaztea;

  1. Gaiaren inguruko dokumentazioa landu eta informazioaren arabera egindako galdera lekutu: auziaren egoera (“state of the art”) zertan den jaso behar da;
  2. Ikerlana indartzeko galdera zehatzagoak planteatu eta horien egokitasuna frogatu: gaiaren inguruko informazio-lanak arreta-gune berriak sortu ohi ditu, kezkei erantzuna emateko edota interes-lerro berriak irekitzeko balioko dutenak, baina edozein kasutan ikerketa-eremua zedarritu behar da; horrela,
  3. Egitura diseinatu eta azalpenak kontrastatu; ondoren,
  4. Emaitzak identifikatu, aurkeztu eta interpretatu; eta, azkenik,
  5. Ondorioak atera, testuinguruan kokatu eta generalizazioak arrazoitu; eta egoki baloratuko balitz
  6. Proposamen berriak aurkeztu.