Euskal Kulturgintzaren Transmisioa

Aditu titulua 2010-2011

Aditu titulua 2010-2011

Aditu titulu honen lehen edizioa 2007-08 ikasturtean egin zen. Orduan 60 ikaslek hartu zuten parte ikastaroan. 2008-2009 ikasturtean, berriz, 33 ikasle etorri ziren. Hirugarren aldi honetan, azkenik, 36 ikasle gerturatu dira.

Esperientziak erakutsi digunez, didaktika-ereduan sakondu behar dugu; hau da, ikasleei aukera handiagoa eman behar diegu partehartzeko, ikasitakoan sakontzeko, nork bere interesen arabera ondorioak ateratzeko… Horrenbestez, euskal kulturgintzaren transmisioa biderkatzen joan dadin jendartean, arreta berezia eskainiko diegu a) hezkuntza-sistemari eta b) tokian tokiko ekimen eredugarriei.