Gure doinua

Kantatzen

 

HATSA

Hara
Denean hatsa
Arnasa sortzen
Berriz ere
Hara eguratsa
Aroan doa
Haizean datza
(bis)

Hitza
Hasten denean
Eranzten mintza
Guztiari eta mintzaren atzean
Dagoena jazten
Bertsotan hasten,  letretan hazten
Hala goaz, hala gabiltza

Hotsa
Bere bidean
Berbaren lotsa
Konprenitzen eta esanezinari
Sentimena jartzen
Barrura sartzen, lekua hartzen
Eta galtzen mendeen hotza

(Hitzak: Jon Sarasua. Musika: Iñaki Urruzola).