Nor garen

Huhezi Fakultateak, berau Mondragon Unibertsitatean, eta Arteola Egitasmoak sortu dugu Euskal Kulturgintzaren Transmisioa Aditu Titulua. Mintegi esperientzia honek abiapuntu hartuko du zer esperientzia izan duen euskal kulturgintzak XX. mendean, bihar-etziko kultura arduradunei transmititzeko asmo sendoarekin.

Aditu titulu honen lehen edizioa 2007-2008 ikasturtean egin zen, orduan 60 ikaslerekin. 2009arekin batera ekingo diogu ikastaroaren bigarren aldiari. Esperientziak erakutsi digunez, sakondu egin behar dugu didaktika ereduan; hau da, ikasleei aukera handiagoa eman behar diegu partehartzeko, ikasitakoan sakontzeko, nork bere interesen arabera ondorioak ateratzeko. Arreta berezia eskainiko diegu:

  • Hezkuntza sistemari.

  • Tokian tokiko ekimen eredugarriei.

Helburuak

Ikastaroak helburua du corpus batean biltzea euskal kulturgintzari buruzko jakintza, barreiatua dago-eta, eta belaunaldi gazteei transmititzea. Halaber, ikusita zelako desafioak dituen euskal kulturgintzak, bilatzen du formazio multifokala eta praktikoa egitea. Hori guztia arituek eta adituek emanda. Beste alorretakoen eskura jarriko du, orobat, kulturgintzaren transmisioan izandako estrategia eta esperientzia partzialak. Horretarako, bi multzo harreman eragingo ditu: aritu eta adituen multzoa eta bihar-etziko eragileen multzoa, gai honetan jantzi nahi duena.