Xabier Mendiguren I, polivalientea
Xabier Mendigurenen hitzaldi mamitsuaz hausnarketatxoa bideratzeko, ardatz gisa euskalgintza eta komunikazioa gaia hartzea proposatzen dizuet.
Batetik, daukagu ikasle batek Xabierri bota ziona, alegia, Kontseiluak ez dakiela egiten duena “saltzen”: Kontseiluaz ezagutzen duela jendeak hedabideetan ateratzen dena, hau da, Jaurlaritzarekin, eta bereziki HPSrekin, dituen eztabaida eta katramilak bakarrik, eta askoz gutxiago burutzen dituen jarduera positiboak. Eta antzeko kritika egiten zion euskalgintzari, oro har, UPV-EHUko irakasle Ludger Mees-ek Euskara XXI dokumentuarekiko iruzkinean: Euskara indioen erreserba batean jarri dugu giltzapean eta guk zaintzen ditugu erreserba horien mugak kanpotik datorren (sic) kalteak aldez aurretik neutralizatzeko. (...) “…gure taktika guztiz defentsiboa da, golak ez jasotzea helburu nagusitzat duena”.
Baina bestaldetik, eta beste ertzean, komunikazio politikari dagokionez, daukagu Xabierrek azpimarratu zuena: bera beti dagoela prest edonorekin hitz egiteko, beti printzipioei tinko helduz. Eta jokatu ere, horrela jokatu duela, mota guztietako erakunde eta alderdi politikorekin —PP barne, zehaztu zuen— bildu omen baita bere hamaika urteko ibilbidean. Xabierren berezko aldarte horrek, ez daukat zalantzarik, ate ugari zabaldu dizkio eta lagundu ere bai Kontseiluaren irudia erakargarriagotzen.
Honenbestez, aurrekoarekin loturiko galdera: euskalgintzan jardun izan dugunok ez ote dugu batzuetan gutxiegi zaindu izan komunikazio alderdi hori; ez ote gara errazegi “itxi” geure baitan, eta nekez abiatu hitz egitera, geure burua eta jarduera azaltzera, besterik gabe, gure girotik at sumatzen genituenengana?
Nola bizi izan duzu zuk, zeure eguneroko jardueran, arazo hau? Eta
komunikazio politikari begira?


Gainerako komunikazio estrategiak, komunikabideetan islatuko dena, prentsa oharretan esango duguna... Hori erakundearen estiloaren osagarri da.