Quebec, Erramun Baxoken esperientziatik
Gogotsu somatu genuen gerra artean jaiotako Erramun. 1928an sortua, eta 2010ean sortzen oraindik. Gogoetak, pentsamendua, hizkuntzak, jarioa.
Quebec entzuna izango genuen gutako askok. Karibean balego bisitatua genuke, apika. Europakoa balitz, pegata eramango genuke autoan, beharbada.
Urruti zaigu Quebec, nahiz eta Joseba Tapiak bertako kantuak bertokotu. Jon Maiak ere erakutsi digu zerbait hango parajeez, arraunlariak eta.... Apaizak hobeto, beharbada. Dokumentala dugu orain.
Eta orain, Ternuarekin jazten gara. Hori da gure pidginaren ezagutza guztia.
Baina hala ere, hitzaldi mamitsua eta datuz hornitua eskaini zigun Erramun Baxokek. Soziolinguistika, identitatea, historia, kultura, sorkuntza, datu demografikoak, jatorrizko herriak... denak aipatu zituen. Eta jasotakoaren ostean, ia ia mutu geratu ginen. Ez genuen dudarik, antza. Julenek bota zizkion galdera batzuk... baina kezkak gurean dirau, oraindik.
Modernitatea eta integrazioa idatzi berri du ikaskide dugun Beñat Gaztelumendik, Arbelari begira, Berria egunkarian. Eta bere galderak pausatuko ditut nik hemen, guztion artean erantzun ditzagun. Eta agian, berriz joan beharko dugu Erramunengana galdezka, edo Quebecerako ikasketa bidaia antolatu beharko dugu, Bartzelonan hegazkina hartuta. Harako gogoa be, piztu zigulako Arrutik.
- Eta XXI. mendeko Euskal Herriak, zer nahi du?
- Posible a da benetako kultura-aniztasuna?
- Hizkuntza minorizatuok iraun dezakegu egoera horretan?
- Herri nortasun sentimenduak egitura dezake kultura anitzeko nazio bat?
- Eta noraino ireki beha du kultura batek?
- Non hasten da integrazioa eta non asimilazioa?

