Orhipean-eko Xamarreneatik, Euskara Jendeari begira, Orekan

Miriam Luki-(e)k eginda at 2009/03/17 19:05 |

Juan Carlos Etxegoien (Xamar) otsailaren 25ean izan genuen gure artean. Eman zigun saioari buruzko gogoeta egiteko, Miriam Lukik idatzitako ondoko pasarteak eskain diezazkiguke zenbait heldutoki:

Xamarren Euskara Jendearen historia baino, eskolan hitzen morfologia erakutsi digute hitz horien atzean beste ezer egongo ez balitz bezala. Hizkuntzaren ipuina ez digute kontatu, ez diogu gure buruari kontatu, nik ez behintzat. Mitoez gain, jendeak oro har ezer gutxi daki euskarak gorpuzten duen kulturari buruz, historia hori ez dugu eskura. Jone Miren Hernandezek ekarri zuen ikastarora narrazioaren ideia. “Une batean herriak (Lasarte) bere narrazioa sortzeko beharra izan zuen”, hau da, herriak berak berari buruzko narrazioa “idazteko” beharra izan zuen. Euskal Herri mailan idatzi al dugu ipuin hori? Artikulazioa posible egingo duen ipuinik ba al dugu kontatzeko? Autokonfidantzarako lagungarri izan liteke?

Iruzkinak (2)

Joxemai 2009/03/18 19:40
Ez, ez dugu geure ipuinik. Nork bere ipuina dugu. Batzuenek bai, artikulaziorantz (komunitatearen artikulaziorantz ulertu nahi dut) eramango gintuzkete, baina beste batzuenek, urrundu egingo gintuzkete.
Eta eskerrak ez dudan ezkorra izan nahi!!!
Luisma Gullón 2009/03/18 19:49
Xamarren ideiak Begoña Bilbaok eta bere taldekideek egindako lanarekin lotuta daude, erabat. Beti esan izan da Historia irabazleak kontatzen duela, gure kasuan, Euskal Herrian hain zuzen, areagotu egiten da hori: irabazleek haien ikuspegitik kontatu digute historia eta, harekin batera, kultura. Hemengo askoren artean, hainbat kasutan behintzat maila folklorikoan gelditu da gure "euskal" kultura. Orain, beraz, lan handia daukagu horri guztiari buelta emateko. Zerbait lortuko badugu, guk geuk barneratu beharko dugu hainbat gauza, eta ondoren transmititzen ikasi. Horra hor gure erronka!