Kindle 2 eta euskarazko liburugintza

Joxe Aranzabal-(e)k eginda at 2009/02/10 19:31 |

Aprobetxatuta ikasle bat dugula, Imanol Agirre, liburugintzan lanean, eta jakinda oso hurbiletik jarraitu duela Kindle 2 irakurgailu digitalaren aurkezpena, galdetu nahi nioke berak zelan ikusten duen liburu elektronikoaren sorrera, horrek zelan eragin lezakeen gure inguruko liburudendetan, eta euskal argitaletxeek zer aukera duten egoera berriaren aurrean

Iruzkinak (3)

Imanol 2009/02/10 23:47
Kindle 2 liburuen Ipod-a bezela definitu genezake.

Gailu elektroniko honek 289 gramoko pisua, eta 1.500 ale gordetzeko aukera ematen du. Beste kontu bat litzateke zentzurik ote duen gainean 1500 liburu rekin (e-book) kalera irtetzeak . Nik ez diot zentzurik ikusten kalera 1500 libururekin irteteari baina era berean ez dut ukatzen nire iPod edo mp3-a musikaz beteta eramaten ez dudanik. 230.000 liburuko fondoa eskaintzen du Amazonek eta Kindle 2 gailuak blogetan zein nazioarteko egunkarietan eta aldizkarietan harpidetzeko aukera ematen du. “New York Times“ egunkariaren hilabeteko harpidetza 13 dolarretakoa da. Gutxi gora behera 10 euro inguru eta goizero esnatu ahala egunkaria etxean. :)
Liburuak irakurtzen ditu gailu berak. Kindle 2-ak bere aurreko Kindlearen aldean “audiolibro” delako formatua eskeintzen du.

Baina, inoiz pentsatu al duzue ”ikastexetako haurrek beren motxila pisutsuak 289 gramoko pisua duen gailu batez ordezkatzeak” zer esan nahi duen? Sinez, argitaletxeak jakitun direla eta dagoeneko lehengo mugimenduak ematen ari direla. Era berean pentsatu “ohiko liburuen” desagertzeak zer esan nahi duen, liburudendentzat, banatzailentzat, argitaletxeentzat eta langile pila batentzat… Liburu bat digitalizatzen den unetik sarean jarri daiteke eta beraz, argitaletxetako biltegia soberan geratzen da. Zuzenean saretik erosten da. Ez da banatzailerik behar, ezta liburudendarik ere eta etxeko balda guztiak noski, utzik geratuko dira. Ohiko liburu baten prezioa 16 eurokoa bada formatu digitalean 4 eurokoa izan daiteke. Hilabeteren buruan 4 euroko ebook-a 2 eurotan jartzen da salgai (kontuan hartu ez dagoela biltegirik, ez paperik…). Amazonek Kindle 2.arentzako best seller-ak 9.99 dolarretan jarri ditu ebook formatuan salgai, betiko liburuaren ohiko prezioa aldiz, 27,99 dolarretakoa da.

Gurea bezelako belaunaldiok aisialdi nahiz hezkuntzan liburua izan dugu ardatz. Liburuetatik ikasi dugu eskolan edo unibertsitatean, etxean liburuak irakurri ditugu baina denborak aurrera egin ahala jokabide nahiz ohiturak aldatuz doaz. Informazioaren gizartean bizi gara eta eszenatoki berri honetan, irakurlearen profila aldatuz doa.

Belaunaldi berri baten aurrean gaude: pantailaren belaunaldia. Belaunaldi berrientzat jakite eta informazio iturri sinesgarrienetako bat pantaila bera da. Gure belaunaldiarentzat liburua zena gaur egun Google da belaunaldi berrientzat. Irakurri inoiz baino gehiago irakurtzen da baina irakurtzeko moduak aldatzen ari dira eta hau ukaezina da.

Aisialdi kulturala aldatu egin da eta argitaletxeak jakitun dira ezin dutela jarraitu liburua "sakrilizatzen". Mugimendu ezberdinak ematen ari dira euskal argitaletxetan : Alberdaniak esate baterako sei euskal liburu eskuko telefono mugikorrera jaisteko aukera eskeiniko du paperezko liburuaren erdi prezioan, horien artean adibidez, Anjel Lertxundiren "Zoaz infernura, laztana" azken eleberria . Susa argitaletxearen klasikoen gordailua ere aipatzeko modukoa da, hainbat klasikoren obrak digitalizaturik eskeintzen ditu modu dohakoan.Liburudendetan ere, liburu digitalak ere eskaintzen dira. Garoa liburudendan adibidez :)

Argitaletxeak jakitun dira zer gertatu den musikaren sektorean azken urte hauetan eta adibide bezala erabiltzea besterik ez dute berandu izan baino lehenago. Aldaketa garaiak atzematen dira liburugintzaren sektorean eta krisiak aldaketa hauek bizkortu besterik ez ditu egingo. Aldaketa eta idei berriak krisi garaitan ematen dira eta liburugintzaren sektorean ere horrela izaten ari da.

Baina, digitalizazioaren fenomenoa gehienbat Admnistrazio mailan ematen ari da eta honen adibidederik garbiena : Ondarenet Euskal luburutegi Digital erraldoia da. Eusko Jaurlaritzak sustatutako proiektu hau bat dator Europar Batasunak 2010. urterako duen egitasmoarekin: sei milioi dokumentuz osatutako liburutegi digital haundi bat herritar ororentzako eskuragarri izatea.

“Azken batean agian, irakurtzea bidaiatzearen pareko zerbait da: bidaiatzen dugunean autoz egin genezake bidaia, edo hegazkinez , edo itsasontziz, edo trenean, edo bizikletan… helburua bidaiatzea da. Irakurtzearen inguruan irakurtzea bada helburu, agian euskarriak berdin dio. Nik liburu digital bat dut eta era berean, nire logelako mahaitxoan beti dago “ohiko” libururen bat. Gauza batek ez du bestea kentzen”
Joxe Aranzabal 2009/02/18 11:05
Arrazoi duzu, Imanol: paperean ez bada pantailan, baina segituko dugu irakurtzen. Zure erantzunetik ondorioztatzen dut liburugintzako jendea jakinaren gainean dagoela, eta hasi dela zenbait urrats egiten, nahiz eta oraindik oso motzak diruditen.

Kindle 2 irakurgailuak berriro astindu ditu bazterrak, eta, nahiz eta oraingoz ez den iritsiko Europara, horretarako Amazonek hainbat aldaketa egin beharko lituzkeelako aparailuan, hemen ere jaso egin ditu balizko irakurleon espektatibak.
Imanol Miner 2009/03/18 19:47
Flipantea duk, baina halaxe duk. Guk oraindik ez diagu imaginatzen gure burua, nobela bat esate baterako, ordenagailutik irakurtzen, baina euskarri aldaketa errealitate bat duk jada, baita gure bizitzan ere. Egunkari eta aldizkari elektronikoak dituk horren adibide garbienak, nork imaginatu behar zian ordenadoretik irakurriko genituenik orain, ez hainbeste urte?

Gauza bat ikusten zioat ona, etorkizunean etxeko apaletan liburu gutxiago egongo dituk hautsa kentzeko, nahikoa lana ematen ditek-eta ;)