Katalana ez da zaila, beharbada

Patxi Gaztelumendi-(e)k eginda at 2010/10/25 14:06 |

Iñaki Arrutik hasieratik harrapatu gintuen, katalana, eta Catalunyari buruzko hainbat galdera jarri zizkigun mahai gainean. Eta gure ez/jakintasunak lotsarik gabe azaldu zizkigun, modu atsegin eta dinamikoan. Zeozer gehiago dakigu hizkuntza handi horretaz.

  • Gure ustez, zein da Katalanaren arrakastaren giltza?
  • Hizkuntz politika ala aurretik duen ezagupena?
  • Zure ustez ze harreman dago Identitatea, hizkuntza eta nazioaren artean adibidez?
  • Euskararen kasuan batzutan bai, eta beste batzutan ez da lurraldetasunaz, eremuaz berba egiten, baina gehiago sakondu behar genuke hor?

Iruzkinak (3)

Eneko B. 2010/10/26 23:20
1.-Arrakastaren giltza nire ustez euren determinazioa da, duten estrategia eta ideia argitasuna. EH-n hainbat mezu plazaratzen ditugu zoritxarrez aldi berean, eta estrategiari dagokionean...

2.-Hizkuntz politikaren eragina zenbatekoa da benetan? Ezin izan badu gobernuak bere legeekin (ikusi torrealdairen liburu beltza) euskara desagertarazi, gobernuak salbatuko du?

3.-EH-n gai arantzatsuak dira horiek, bereiztu ohi baitira maiz hizkuntza eta nazioa. Katalunian akaso ez da horrela...

4.-Zalantzarik gabe.
Julen Garate 2010/11/03 19:01
Nik ez daukat C1 titulua, baina ezer gutxi jakinda azterketan 5 atera nuen!!! Ni baino nota hoberik inork bai? Unibertsitatean katalana ikasgai izan zuen ikaslearen notak ez du balio.
JosuneAinhoa 2010/11/03 19:11
"No es devolver al hombre el idioma, sino devolver AL idioma el hombre (mujer-gure ekarpena)" J. Oteiza