Euskararen muga sozialak eta baldintza subjektiboak

Julen Altube-(e)k eginda at 2009/05/08 13:52 |

Oso interesgarria egin zitzaidan Xabier Aierdiren saioa. Eztabaidarako, hausnarketarako, hainbat mugarri ekarri zituelakoan nago. Euskararen muga sozialena izan zen euretako bat, zentralitatea hartu zuena bere hitzaldian, eta horren hausnarrean nabilela, Iñaki Martinez de Lunak aipatutako baldintza subjektiboekin lotu nahi dut. Hainbestetan aipatu ditugun Pirritx eta Porrotx (ardura gehiegitxo leporatzen ari gatzaizkien ustea ere badaukat) muga sozialak gainditu daitezkeen adibide garbia direla esango nuke. Baldintza subjektiboetan oinarrituta zubiak eraikiz, pasabideak zabalduz, muga sozialen eraginez baldintzatuta daudenei, aukerak eskaintzen zaizkie muga gainditu gura dutenean (borondatea), eta baliatu eta eskertu egiten dute gainera.

Uste dut euskal hiztun komunitatearen potentzialtasuna muga sozial horiek zabaltzeko adinakoa badela. Horren jakitun ikusten ditut hizkuntzaren inguruko ekimenei muga politiko, administratibo zein juridikoak ezartzen ari direnak. Iñaki Martinez de Lunak aipatutako antolaketan (antolaketa berrian) egon daiteke gakoa (gakoetako bat). Aitzindaritza gaituaren aktibazioa (intelligentsia), diskurtsoaren artikulazioa (proposamena) eta hiztun komunitatearen jarreran (kontzientzia hartzea), hain zuzen.

Beno, bada…hori…blog-aren kontu hau elkarreragin eta partekatzeko  aukera interesgarria iruditzen zaidala. Ez dudala pasatzen utzi nahi.

Iruzkinak (3)

Karmelo 2009/05/13 13:18
Oinarrizko galdera batzuk jarri behar ditugu mahai gainean. Euskararen erabilera maila arazoa al da?. Argi eta garbi esan behar dugu, pertsona batzuentzat bai, beste batzuentzat ez.

Norentzat da, beraz, euskararen erabilera arazo?. Euskara nahiko lukeen baino gutxiago erabiltzen duen hiztunarentzat. Hau da, euskara erabiltzeko nahia ase ezinik dabilenentzat, nahia eta errealitatea bat ez datozkiolako. Beraz, euskararen erabileraren arazoaren muinean euskal hiztun ase gabea dago. Hura barik, ez dago arazorik. Arazoaren muinean kokatuta izanik, pentsatzekoa da arazoaren konponbideak ere hiztun beragandik sortu beharko direla. Gure eskuetan dago, muga guztien gainetik.
Julen Altube 2009/05/14 17:22
Mugak gainditze aldera, ea balio duen adibideak.

Badute baloia, badute saskia (bi gainera) baina nekez elkartzen dira ordu berean, toki berean...ari dira...aritzen dira jaurtiketa libreak eginez, bakoitza bere aldetik, binaka, hirunaka inoiz... baina oso mugatuta daude...ase ezinik dabiltza, partida jokatu ezinik.

Bitartean, patio berean, futbolean ari direnak, jokaldiak eginez ari dira, futbolzelaia gainezka...partida jokatzen ari dira. Hamaikako bi talde, ordezko eta guzti...batzuk ez direnean besteak, saskibaloi zaleak ere tartean...asko dira, nahikoa dira...ase betean dabiltza.

Saskibaloiaren presentzia bada patioan, autozentratu horiei esker, baloia, jaurtiketak, kamisetak, mate ederren bat ere tarteko...baina gai balira elkarzentratu, baterazentratu eta partida antolatzeko...orduan, euren gogoa asebetetzeaz gainera, behar bada, futbolean ari direnek ere aintzat hartuko lituzkete. Futbol zelaikoei ere deigarri, baita agian erakargarri ere, egingo litzaizkieke ondoko zelaiko algara... barre... oihu... eztabaida... jokaldiak... eta sentituko lukete saskibaloian jokatzeko gogoa... edo badakitelako edo ikasi nahi dutelako.

Hau da, baldin eta autozentratze hori batera samar egingo bagenu, autozentratzeaz gainera elkarzentratzen ahaleginduz, ez derrigorrez berdinzentratuta baina baldintza subjektiboetan oinarrituta (gogoa, borondatea, premia..), aldeko baldintza objektiboak (saskiak, baloia...) erabiliz eta komunitatearen antolaketari (antolaketa berria, berritzailea) garrantzia emanaz, hiztunok dugun arazoa hobeto bideratu eta eskaintza zabaltzeko aukera gehiago izango genituzke (proposamena).

Horretarako, antolaketarako, futbol entrenatzaile ahozabalen eredua hartu beharrean, (izan genezake tentaziorik horretarako) ahal den neurrian, saskibaloi prestatzaile, elegante, umil, langile eta gaituen aukera hobetsiko nuke (intelligentsia, aitzindaritza gaitua). Gainera, futbolean ere badago horrelakorik, funtzionatzen du eredu horrek, munduko talderik onena omen den horren enterenatzaileari begiratu bestela.

Ah, ez ditut aipatu saskiak kendu eta porteriak jarrita patio osoa futbolzelai bihurtu gura dutenak...edo bai...futbol entrenatzaile ahozabalak izan daitezke horiek... baina gure antolaketaz ari gara. Hortxe ikusten dut gakoa.

Autozentratu, baterazentratu, elkarzentratu, ez derrigorrez berdinzentratu...hau guzti hau aro berrian?... Ba ote dago beste biderik?
Miriam 2009/05/18 22:56
Mario Zubiagak Garan maiatzak bederatzian, uste dut, publikatutako “Vae Victis” artikuluan soberanismoaren artikulazioaren beharra, artikulazio horrek ekar lezakeen polarizazioaren beharraz eta diskurtso berrien beharraz hitz egiten du. Hori guztia, nazio eraikuntza helburu hartuta, eraikuntza horretan soberanismoak subordinatu izan ordez hegemoniko izan nahi badu.

Eta hegemoniko izanahi horretan "la extensión del sentir social de la nación vasca, no como cuita de algunos, sino como identidad de todos, sea cual sea su proyecto político" esaten du. Julenen hitzetan, jokalari guztiek ez dutela zertan "derrigorrez berdinzentratu" beharra. Zubiagak nik traskribatutako hitzen aurretik erabakitzeko eskubidea ere behar gisa ekartzen du eta ulertzen dut bere hitzen testuinguruan, berak soberanismoa jartzen duelako nik euskara jar dezakedan tokian, euskara kulturaren ardatz gisa, alegia.

Puntu honetan liskar bat dut badakidalako kultura eta politika eskutik joan ohi direla eta sistema demokratikoaren mugak bilatzerakoan, zerbait berria eta erradikala eraikitzeko orduan, politikarik gabe zereginik ez duela kulturak. Hor biolentziaren ukazioaren ukazioa, Zubiagak ikastarora ekarri zuen kontzeptua, txertatzen badut erosoago sentitzen naiz.

Orduan, bakoitzak ardatza toki desberdinean jarrita ere, elkarrekin saskibaloian jokatu genezake, ala?


Mario Benedetti atzo hil zen, hona bere poema bat. Poema luzea da eta blogeko arau guztiak apurtuko ditu mezu honek seguruen...

NOCIÓN DE PATRIA

Cuando resido en este país que no sueña
cuando vivo en esta ciudad sin párpados
donde sin embargo mi mujer me entiende
y ha quedado mi infancia y envejecen mis padres
y llamo a mis amigos de vereda a vereda
y puedo ver los árboles desde mi ventana
olvidados y torpes a las tres de la tarde
siento que algo me cerca y me oprime
como si una sombra espesa y decisiva
descendiera sobre mí y sobre nosotros
para encubrir a ese alguien que siempre afloja
el viejo detonador de la esperanza.

Cuando vivo en esta ciudad sin lágrimas
que se ha vuelto egoísta de puro generosa
que ha perdido su ánimo sin haberlo gastado
pienso que al fin ha llegado el momento
de decir adiós a algunas presunciones
de alejarse tal vez y hablar otros idiomas
donde la indiferencia sea una palabra obscena.

Confieso que otras veces me he escapado.
Diré ante todo que me asomé al Arno
que hallé en las librerías de Charing Cross
cierto Byron firmado por el vicario Bull
en una navidad de hace setenta años.
Desfilé entre los borrachos de Bowery
y entre los Brueghel de la Pinacoteca
comprobé cómo puede trastornarse
el equipo sonoro del Chateau de Langeais
explicando medallas e incensarios
cuando en verdad había sólo armaduras.

Sudé en Dakar por solidaridad
vi turbas galopando hasta la Monna Lisa
y huyendo sin mirar a Botticelli
vi curas madrileños abordando a rameras
y en casa de Rembrandt turistas de Dallas
que preguntaban por el comedor
suecos amontonados en dos metros de sol
y en Copenhague la embajada rusa
y la embajada norteamericana
separadas por un lindo cementerio.

Vi el cadáver de Lídice cubierto por la nieve
y el carnaval de Río cubierto por la samba
y en Tuskegee el rabioso optimismo de los negros
probé en Santiago el caldillo de congrio
y recibí el Año Nuevo en Times Square
sacándome cornetas del oído.

Vi a Ingrid Bergman correr por la Rue Blanche
y salvando las obvias diferencias
vi a Adenauer entre débiles aplausos vieneses
vi a Kruschev saliendo de Pennsylvania Station
y salvando otra vez las diferencias
vi un toro de pacífico abolengo
que no quería matar a su torero.
Vi a Henry Miller lejos de sus trópicos
con una insolación mediterránea
y me saqué una foto en casa de Jan Neruda
dormí escuchando a Wagner en Florencia
y oyendo a un suizo entre Ginebra y Tarascón
vi a gordas y humildes artesanas de Pomaire
y a tres monjitas jóvenes en el Carnegie Hall
marcando el jazz con negros zapatones
vi a las mujeres más lindas del planeta
caminando sin mí por la Vía Nazionale.

Miré
admiré
traté de comprender
creo que en buena parte he comprendido
y es estupendo
todo es estupendo
sólo allá lejos puede uno saberlo
y es una linda vacación
es un rapto de imágenes
es un alegre diccionario
es una fácil recorrida
es un alivio.

Pero ahora no me quedan más excusas
porque se vuelve aquí
siempre se vuelve.
La nostalgia se escurre de los libros
se introduce debajo de la piel
y esta ciudad sin párpados
este país que nunca sueña
de pronto se convierte en el único sitio
donde el aire es mi aire
y la culpa es mi culpa
y en mi cama hay un pozo que es mi pozo
y cuando extiendo el brazo estoy seguro
de la pared que toco o del vacío
y cuando miro el cielo
veo acá mis nubes y allí mi Cruz del Sur
mi alrededor son los ojos de todos
y no me siento al margen
ahora ya sé que no me siento al margen.

Quizá mi única noción de patria
sea esta urgencia de decir Nosotros
quizá mi única noción de patria
sea este regreso al propio desconcierto.