Apologisten etxea, gurea

Jon Eskisabel-(e)k eginda at 2009/03/17 19:10 |

Julenen saioa otsailaren 25ean izan zen. Berriro ere, Jon Eskisabelek asteroko kronikan eginiko iruzkinari helduko diogu gogoeta abiatzeko:

Bereizketa zahar bat jarri zuen Julen Arexolaleibak mahai gainean: apologistak eta euskal idazleak. Eta harekin batera, kezka bat: zergatik ote da batzuen eta besteen erreferentzialtasunari buruzko paralelismoak eginez gero ia beti apologistak ateratzen direla garaile? Zergatik geratu da euskaltzale eta kulturgileentzat Larramendi erreferentzia gisa, obra gehiena gaztelaniaz idatzi arren, eta ez Kardaberaz edo Mendiburu? Zergatik hobesten dugu Aitzol Lizardiren gainetik? Zergatik elikatu da azken belaunaldietako kultur pentsamendua gaztelaniaz idatzitako liburuez (Vasconia, ¡Quosque tandem...!, Un futuro para nuestro pasado...), ia salbuespenik gabe (Joxe Azurmendiren Euskaldunak eta espainolak)? Alegia, apologistek euskaldunentzat barik “euskara gaitzesten zuen jendearentzat” idazten zutela kontuan hartuta, Hegoaldeko euskaldunok haien erreferentzia barneratu izanak zer pentsa ematen dio Arexolaleibari, eta bereizketa horrek bere horretan jarraitzen duelakoan dago Huheziko irakaslea. Gaur-gaurko adibide bat bota zuen hausnarketarako: Kepa Junkeraren Etxea diskoa.

Eta ikasle honi iruditu zaio baietz, egia dela, apologisten hainbat ezaugarri aplikatu ahal zaizkiola Junkeraren egitasmoari. Azken finean, ez ote du euskararen autoafirmazioa helburu eta hizkuntzarekin harremanik izan ez duten hainbat kantari euskararen enbaxadore bihurtzen? Ez al da euskaldunontzat baino gehiago, kanpokoei begira egindako lana? Proiektuan parte hartu dutenek euskararen jatorriaz, ulergarritasunaz, bakantasunaz eta abar agertutako ikuspegia ez ote da apologisten argudioen parekoa? Eta etorkizunari begira, galdetu ahal da ez ote den Junkera euskaldunon erreferentzia izango, demagun, Joseba Tapiaren kaltean…

(Jatorrizko artikulua: Apologisten etxea, gurea)


Iruzkinak (8)

Joxe Aranzabal 2009/03/18 19:31
Hau proba bat da, ikasleen aurrean egina, ikus dezagun denok zelan idazten den erantzun bat blogean.
ibon 2009/03/18 19:33
Tira, badirudi lortu dudala.
Fernando 2009/03/18 19:38
Egia da etxerako baino kanpora begira egiten direla askotan hainbat gauza euskararen kalterako, eta diskriminazio positiboa egiten dela eta enbaxadore bihurtu "aparteko artistek", "eskubidea dugulako proiketu batzuek primatzeko"
lube 2009/03/18 19:48
Azkenaldian hedabideetan maiz entzun dugun hitza da, "apologia", ez preseski testuinguru oso positiboan. Junkera apologisten artean balego, kasu!, Garzonen estatu arrazoi osoa jauziko zaio burura. Beno, beharbada, hala espetxean dagoen aniztasun kultural guztiarekin diskoa osatu dezake: (euskaldunon) Etxea.
...akaso Farrukito bera animatuko zaio "takoneo" batzuk sartzen. Ole!
Olatz 2009/03/18 19:51
Oraindik orain erdaldunen aurrean justifikatu beharra sentitzen dugulakoan nago, homologazioa beharra.
Okerragoa da, baina, euskaldun askorentzat euskara ez dela egokia. Ez behintzat kultura eta lanerako.
Gauza bera, bi eratan esanda: konplejua.
Imanol(txo) 2009/03/18 19:52
Ez dut uste apologiaren egarriz idazten duenik inork, agian apologia ondoren datorren zerbait da.
Karmelo 2009/03/18 19:53
Izen burua irakurri dudanean, ETXEA Junkeraren diska zela pentsatu dut, apologismoaren etxea. Kuriositate bat, euskal kultura zabaltzeko proiektu horrek, zenbat ale saldu ditu Euskal Herritik kanpo?
ibon 2009/03/18 19:56
nire ustez Junkeraren kartzelaratzea (beharrezkoa izateaz gain) beste zenbait irizpideren arabera gauzatuko nuke (broma da).
Argi dudana da hori ez dala ez musikan ez apologiaren esparruan sartzen. Nire ustez dirua helburu bakarra duen soinu konkatenazio hutsa da egiten duena (gaur egun, behintzat). Eta euskararen aldetik, zer esan, apologiarik ere ez dago hor.