AB BA euskaldun izateko, modu berriak?
Patxi Gaztelumendi-(e)k eginda
at
2010/10/25 14:04
|
Permalink
Julen Arexolaleibak, hitzaldi mamitsua eman zigun, abisatuz lehen kapitulua baino ez zela, eta soziolingustikaren muinean sartu ginen, apurka apurka. Ariketa pratikoak ere eman dizkigu, eta hizkuntzara hurbildu, sentitu eta jarraitzeko bidexidorrak eskaini.
- Motibazioaz asko mintzatzen gara, baina zein neurritan dauka eragina testuinguruak?
- Sortu garen, bizi garen, edo lan egiten dugun kaleak, herriak, eskolak....?
- Zuri zer iruditzen zaizu euskaldunberria izena bera?


2.-Eragina berebizikoa dauka. Kuadrilak, ikasgelak... Bakoitzak gogoeta eginda, ziur azalpen asko aurkituko dituela bertan. Dena den, nere anaia eta biok kale berean, auzo berean, eskola berera joanda hizkuntza ohitura ezberdinak ditugu (urte batzuetako aldea dugu). Horrenbestez beste hainbat faktorek ere eragina dute (adibidez klusterrak aurten identifikatu ditu gazteen erabilerarako faktoreak).
3.-Julenek ondo iruzkindu zuela.