Bloga
Quebec, Erramun Baxoken esperientziatik
Gogotsu somatu genuen gerra artean jaiotako Erramun. 1928an sortua, eta 2010ean sortzen oraindik. Gogoetak, pentsamendua, hizkuntzak, jarioa.
Quebec entzuna izango genuen gutako askok. Karibean balego bisitatua genuke, apika. Europakoa balitz, pegata eramango genuke autoan, beharbada.
Urruti zaigu Quebec, nahiz eta Joseba Tapiak bertako kantuak bertokotu. Jon Maiak ere erakutsi digu zerbait hango parajeez, arraunlariak eta.... Apaizak hobeto, beharbada. Dokumentala dugu orain.
Eta orain, Ternuarekin jazten gara. Hori da gure pidginaren ezagutza guztia.
Baina hala ere, hitzaldi mamitsua eta datuz hornitua eskaini zigun Erramun Baxokek. Soziolinguistika, identitatea, historia, kultura, sorkuntza, datu demografikoak, jatorrizko herriak... denak aipatu zituen. Eta jasotakoaren ostean, ia ia mutu geratu ginen. Ez genuen dudarik, antza. Julenek bota zizkion galdera batzuk... baina kezkak gurean dirau, oraindik.
Modernitatea eta integrazioa idatzi berri du ikaskide dugun Beñat Gaztelumendik, Arbelari begira, Berria egunkarian. Eta bere galderak pausatuko ditut nik hemen, guztion artean erantzun ditzagun. Eta agian, berriz joan beharko dugu Erramunengana galdezka, edo Quebecerako ikasketa bidaia antolatu beharko dugu, Bartzelonan hegazkina hartuta. Harako gogoa be, piztu zigulako Arrutik.
- Eta XXI. mendeko Euskal Herriak, zer nahi du?
- Posible a da benetako kultura-aniztasuna?
- Hizkuntza minorizatuok iraun dezakegu egoera horretan?
- Herri nortasun sentimenduak egitura dezake kultura anitzeko nazio bat?
- Eta noraino ireki beha du kultura batek?
- Non hasten da integrazioa eta non asimilazioa?
Katalana ez da zaila, beharbada
Iñaki Arrutik hasieratik harrapatu gintuen, katalana, eta Catalunyari buruzko hainbat galdera jarri zizkigun mahai gainean. Eta gure ez/jakintasunak lotsarik gabe azaldu zizkigun, modu atsegin eta dinamikoan. Zeozer gehiago dakigu hizkuntza handi horretaz.
- Gure ustez, zein da Katalanaren arrakastaren giltza?
- Hizkuntz politika ala aurretik duen ezagupena?
- Zure ustez ze harreman dago Identitatea, hizkuntza eta nazioaren artean adibidez?
- Euskararen kasuan batzutan bai, eta beste batzutan ez da lurraldetasunaz, eremuaz berba egiten, baina gehiago sakondu behar genuke hor?
AB BA euskaldun izateko, modu berriak?
Julen Arexolaleibak, hitzaldi mamitsua eman zigun, abisatuz lehen kapitulua baino ez zela, eta soziolingustikaren muinean sartu ginen, apurka apurka. Ariketa pratikoak ere eman dizkigu, eta hizkuntzara hurbildu, sentitu eta jarraitzeko bidexidorrak eskaini.
- Motibazioaz asko mintzatzen gara, baina zein neurritan dauka eragina testuinguruak?
- Sortu garen, bizi garen, edo lan egiten dugun kaleak, herriak, eskolak....?
- Zuri zer iruditzen zaizu euskaldunberria izena bera?
Euskararen liburu beltza
Joan Mari Torrealdai, Egunkaria kasuarekin hurbildu zitzaigun kurtso hasierako ekitaldira. Euskararen liburu beltzean kokatu zuen bera eta beste hainbat lagun erdiguen harrapatu dituen kasua ere, Egunkariaren itxiera eta osteko epaiketa.
Azken kapitulua (oraingoz) eman zion izenburutzat. Eta hitzaldian aletu zizkigun akusazioaren tesiak eta Espainiako intelektual mediatikoen bulkadak.
Bertan ginenon inpresioa izan daiteke etsipenetik mintzatu zela Torrealdai, baina aktibo mantentzen du bera jarrera horrek, hala ere. Aktibo eta lanean, euskalgintzan.
- Egunkaria, euskara, euskal kultura, euskalgintza; beharrezko zaizkigula badakigu, baina zergatik kolpatu zituztela uste duzu?
- Egunkariarekin berriro abiatu zen erasoaldiak, jarraitu izan balu, ze ondorio izango luke gurean?
- Eta zein da gure jarrera, gure egoera? Etsipenagatik ari gara ikastaroan, ala baikortasunak ekarri gaitu hona?
Euskal Kultura sarean: altxor bila!
Joxe Aranzabalek editatu berri du albiste bat EKT webean. Gogoan duzuenez, aurreko asteazkenean, ekainaren 3an, taldetxotan bilduta gehien erabiltzen ditugun euskarazko weben berri eman genion elkarri. Albistean ageri diren horiexek dira gehienok konpartitzen ditugunak.
Euskararen muga sozialak eta baldintza subjektiboak
Oso interesgarria egin zitzaidan Xabier Aierdiren saioa. Eztabaidarako, hausnarketarako, hainbat mugarri ekarri zituelakoan nago. Euskararen muga sozialena izan zen euretako bat, zentralitatea hartu zuena bere hitzaldian, eta horren hausnarrean nabilela, Iñaki Martinez de Lunak aipatutako baldintza subjektiboekin lotu nahi dut. Hainbestetan aipatu ditugun Pirritx eta Porrotx (ardura gehiegitxo leporatzen ari gatzaizkien ustea ere badaukat) muga sozialak gainditu daitezkeen adibide garbia direla esango nuke. Baldintza subjektiboetan oinarrituta zubiak eraikiz, pasabideak zabalduz, muga sozialen eraginez baldintzatuta daudenei, aukerak eskaintzen zaizkie muga gainditu gura dutenean (borondatea), eta baliatu eta eskertu egiten dute gainera.
Aniztasun kultural berria dela eta
Eztabaida zahar bat, garai berri batera egokituta. Azterketa on batek beti behar ditu perspektiba historikoa, analisi kritikoa eta gogoeta lekutu eta gaurkotua. Josu Amezagak orain artean landuriko gaiekin bezala, berriki hasi duen kultura-aniztasunaren inguruko gogoeta intelektualean ere metodologia hori hobetsi du, gure gradu-ondokoan berretsi zigunez.
Beste bi kasu
Hona hemen bi kasu hausnartzeko (irakasleekin lantzen ditugu Kulturarteko Hezkuntzari buruzko ikastaroetan). Ea ba zuek zer pentsatzen duzuen!
Kasu bat: ume euskaldunen kultura Berlinen
Hona hemen kasu bat hausnartzeko (irakasleekin lantzen dugu Kulturarteko Hezkuntzari buruzko ikastaroetan). Ea ba zuek zer pentsatzen duzuen!
Xabier Mendiguren I, polivalientea
Xabier Mendigurenen hitzaldi mamitsuaz hausnarketatxoa bideratzeko, ardatz gisa euskalgintza eta komunikazioa gaia hartzea proposatzen dizuet.
Euskal intelligentsiaren arrasto bila
Edukiz josia bigarren modulua ere. Ane Larrinaga eta Xabier Mendigurenen hitzaldietan aukera izan dugu gure iragan hurbileko kulturgintza ezagutzeko, gure kulturgileak eta eliteak, beren rolak. Gaur egunerako ere ideia mamitsuak entzun ditugu, pista onak gizarte aldaketetan kulturgileek jokatzen duten rola eztabaidatzeko, eta elite politikoaren eta kulturalaren arteko harremanak ulertzeko ere bai.
Apologisten etxea, gurea
Julenen saioa otsailaren 25ean izan zen. Berriro ere, Jon Eskisabelek asteroko kronikan eginiko iruzkinari helduko diogu gogoeta abiatzeko:
Orhipean-eko Xamarreneatik, Euskara Jendeari begira, Orekan
Juan Carlos Etxegoien (Xamar) otsailaren 25ean izan genuen gure artean. Eman zigun saioari buruzko gogoeta egiteko, Miriam Lukik idatzitako ondoko pasarteak eskain diezazkiguke zenbait heldutoki:
Jon Sarasuaren 8 hitz gakoen logika
Jon Sarasuak otsailaren 18an eskaini zigun saioaren harira, hilaren 24an Jon Eskisabelek idatzi zigun kronika Berria egunkarian. Eskisabelek eginiko zenbait komentarioren harira eman ahal diogu hasiera iritzi-trukeari:
Euskara eta aukera politikoak
Inork zalantzarik baldin bazuen euskarak zenbateraino baldintza ditzakeen euskal herritarren aukera politikoak, orain uxatuko zaizkio. CIS Ikerketa Soziologikoen Zentroak EAEan egindako inkesta baten emaitzak kaleratu ditu, eta hor garbi ikusten da aldagai bien arteko lotura. Mezu honen bidez gonbidatu nahi zaituztet irakur dezazuen Sustatu albistariak horren gainean argitaratu duen mezua --hortxe baitaude datuok--, eta zuen iritzia ager dezazuen blog honetan. Bat datoz datu horiek zuen pertzeptzioekin?
Lasarten Ttakunetik dator notizia
Makinatxo bat lasartear izan ditugu 1. moduluan gure artean: Iñaki Arruti, Jone Miren Hernandez, Jose Mari Agirretxe (Porrotx). Antolatzaileon artean ere bada lasartearrik (Iñaki Urruzola) eta ikasleen artean ere bai (Mailu Arruti). Kasualitatea ote?
Kindle 2 eta euskarazko liburugintza
Aprobetxatuta ikasle bat dugula, Imanol Agirre, liburugintzan lanean, eta jakinda oso hurbiletik jarraitu duela Kindle 2 irakurgailu digitalaren aurkezpena, galdetu nahi nioke berak zelan ikusten duen liburu elektronikoaren sorrera, horrek zelan eragin lezakeen gure inguruko liburudendetan, eta euskal argitaletxeek zer aukera duten egoera berriaren aurrean
Mikel Irizar, HP21 eta tribua
Mikelek egin zuen euskalgintzaren egungo egoeraren hausnarketa eta etorkizunerako proposamena oso berritzaileak iruditu zitzaizkidan. Berak aipaturiko ideia batzuk HP21 txostenaren gaineko eztabaidarekin lotu nahi ditut. Euskaldunon ajeak aipatu zituen eta haien artean “Politikan fede larregi”. XX1. mende hasierarako Hizkuntza Politikaren Oinarriak ere politika dira. Kontuz, beraz. Ez dezagun gure hizkuntzaren etorkizuna politikaren esku utzi. Jaungoikoari erreguz, lanari mailuz.
Euskalkiak: minorizazioaren altxorrak?
Benetan mamitsua iruditu zait Koldo Zuazoren hitzaldia. Berak ganbara oso betea dauka, baina asmatu du, nire ustez, neurriko dosiak eskaintzen darabilen gaiaren argigarri.
Gure puebloko nezesidadeak
Banuen gogoa Kike Amonarrizi entzuteko, orain pare bat hilabete irakurri bainion nonbaiten euskañolaren alde egiten, edo euskañolaren zenbait alorren alde. Ikusmina nuen, nik beste ikuspegi bat izan baitut gai horretan. Gainera, ikusita gure alabaren hizkuntza bilakaera, jakin nahi nuen Kikek zelan azaltzen zuen gazteen hizkuntza bilakaera.

