Euskadi Irratiko irratsaioak

Joanes Imaz kazetaria parte hartzen ari da Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondoan, eta bertako saioetan oinarrituta, irratsaio bereziak prestatzen ari da Euskadi Irratiarentzat. Saioak asteartero izango dira, 21:30ean, eta errepikapena, igande gauetan, 22:30ean. Atal honetan irratsaio guztien lotura eskainiko dizuegu.

  • Julen Arexolaleiba eta Joanes Imaz. Julen Arexolaleiba, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioa gradu ondoko programaren koordinatzailea eta Joanes Imaz, kazetaria, gradu ondokoan ikasle gisa parte hartu eta astez aste bertako gaiak Euskadi Irratiko EKT irratsaiora ekarri eta egokitu dituena. Biak ala biak solaskide Julian Belokirekin 2010-2011 ikasturteko azkeneko EKT saioan, gradu ondokoari berari eta irratiko programei buruzko gogoetan.
  • Joxanton Artze. Joxanton Artzek olerki batzuk irakurri ditu EKT aditu tituluan, eta horien bidez saiatu da erakusten gizakion arteko harremanak, elkarren arteko beharra dugula eta, maitasuna tarteko, batasun bat osatzen dugula izadiarekin.
  • Benan Oregi eta Joseba Etxarri. Benan Oregik euskal diasporaren gainean hitz egin du. Horren inguruan, mezu bat ekarri du: biharko Euskal Herriari begira, euskal diasporak izan dezake zeresana. Joseba Etxarrik ere euskal diaspora izan du hizpide. Haren lekukotasuna ekarri du, uste baitu euskal diaspora oraindik ere fenomeno ezezaguna dela.
  • Maite Goñi eta Gorka Julio “Teketen”. Maite Goñik azpimarratu du posible dela denon artean euskararen presentzia zabaltzea sarean. Horren froga moduan, aipatu ditu berak sortutako hainbat ekimen, adibidez, Euskaljakintza.com. Gorka Juliok, berriz, hizpide izan ditu Internet eta sare sozialak izaten ari diren eraldaketa. Horren harira, aipatu ditu lotura arinak, eztabaidak, Wikileaks, Anonimous mugimendua, komunitate txikietan sormenak duen indarra, etab.
  • Mikel Zalbide. “Euskal eta erdal han-hemen” hitzaldian, Mikel Zalbidek aztertu ditu euskal-erdal zatiketaren aurrekariak. Saiatu da, halaber, bereizten hainbat zatiketa kontzeptual.
  • Eneko Bidegain eta Kirmen Uribe. Patxa gazte mugimendua aitzakia hartuta, Eneko Bidegainek gogoeta egin du garai batean Baionan izan zen euskal izaera berriaz. Kirmen Uribek, berriz, hitz egin du zelan hasi zen bera idazten nerabezaroan, irakurritakoaren arabera. Orduan idazle izan nahi zuen. Gaztaroan, ostera, idazten zuen mundua aldatzeko. Eta gaur egun garrantzi handiagoa ematen dio idazteari eta ez idazle izateari.
  • Jon Sarasua. Elkarrizketa honetan Jon Sarasuak Sorgunea ikertegia du hizpide. Berau sortu zen Euskal Kulturgintzaren Transmisioa gradu ondokoaren itzalean, gogoeta egiteko euskal kulturgintzaren eta transmisioaren etorkizuneko estrategiez.
  • Jon Eskisabel. Elkarrizketa honetan Jon Eskisabelek Badok.info euskal atari entziklopedikoa izan du hizpide.
  • Oier Araolaza. Oier Araolazak dantzaren inguruan egin du gogoeta. Dantzaren historia eta gaur egungo egoera aztertu ditu. Baita etorkizuneko erronkak ere.
  • Imanol Galfarsoro, Gorka Bereziartua eta Jose Angel Irigarai. Imanol Galfarsorok aztertu du zelan ikusten duen euskal kultura hemendik 10 urtera. Horretarako, hiru gazte gonbidatu ditu: Andoni Olariaga (Euskal Herria), Gorka Bereziartua (Euskal Herria Europan) eta Ibai Atutxa (Euskal Herria Globalizazioan). Jose Angel Irigaraik, berriz, errepasoa eman die transmisioaren indargune eta ahulguneei.
  • Mario Zubiaga. Mario Zubiagak demokratizazio zikloaz hitz egiten du, mobilizazio ziklo zabal bat zeinari zor zaion euskal kulturgintzaren transmisioa azken 40 urteotan. Zubiagaren iritziz ziklo hori posible izan da hegemonia politiko abertzaleari esker. Hiru paradigma aztertzen ditu ziklo horren barruan: boterea, eragina eta identitatea.
  • Xabier Aierdi eta Imanol Manterola. Xabier Aierdik aztertu du zer-nolako euskalgintza eta transmisioa egin beharko litzatekeen datorren momentu politiko berrian. Horretarako, bereizi egin ditu trantsizio garaian gertatutakoa eta orain gerta daitekeena. Ismael Manterolak, berriz, bi ideia azaldu ditu: 1. XX. mendean egon dela euskal artearen transmisioa; eta 2. transmisio hori eten egin dela XXI. mende hasiera honetan.
  • Garbiñe Agirre eta Andoni Eizagirre. Emanaldi honetan, bi elkarrizketa eskaintzen dizkigu Joanes Imaz kazetariak: Garbiñe Agirre, Andoaingo Udaleko Kultura Teknikariarena eta Andoni Eizagirre, HUHEZIko irakasleaarena. Euskal kulturgintzan eta kulturgintza horren transmisioari dagokionean azken urteetan gertatu diren aldaketei buruzko bi ikuspegi hitzaldi banatan.
  • Niko Etxart. Euskal kulturaren gaurko egoeraz duen iritziaz, Joanes Imazek egindako elkarrizketa, eta, horren aitzakian, Niko Etxart-en kantagintzatik hautatutako bi abesti entzuteko aukera 'EKT' irratsaioren ale berrian.
  • GaraiON eta EH zuzenean. GaraiOn da elkarte bat, Ozaetan dagoena, Araban, baserri bat berpizteko. Auzolanak antolatzen dituzte, eta bestelako ekintzak, bultzatzeko natura, sorkuntza eta ondare soziala. EHZk, berriz, 3. urtez antolatuko du jaialdi erraldoia Heletan, herria biziarazteko musika bidez.
  • Uztarria eta Kulturola. Enekoitz Esnaolak Uztarria izan du hizpide, Azpeitiko Kultura Koordinakundea, 1998an sortu zenetik 2008a arte, desegin zenean, milatik gora bazkide zituela. Jokin Nazabal eta Amagoia Etxebarria, aldiz, Kulturala izan dute berbagai, Hernaniko pertsona multzo batek egindako bidea hiru kezka nagusiren aurrean: euskara, kultura eta heziketa.
  • Antton Luku eta Jose Mari Agirretxe "Porrotx". Antton Lukuk azaltzen du idatzi zuen “Euskal kultura?” liburua sentitu zuelako ziklo baten amaierara helduak ginela. Porrotxek, berriz, dio euskaraz bizi garela, eta euskaldunok geure kolorea eman behar diogula bizi dugun munduari, berau koloretakoa baita.
  • Paulo Iztueta. Pizkunde garaitik hasi eta ia gure egunetarainoko euskalgintzaren historia, garaian garaiko ezaugarri, ekarpen, ezintasun eta lorpenen alderdirik esagunratsuenak agertuz eta aztertuz.
  • Dionisio Amundarain eta Antxon Narbaiza. Dionisio Amundarainek aztertu ditu Elizak historian barrena euskararekiko izan dituen irizpide aldaketa eta jarrerak, Erdi Arotik gaur arte. Antxon Narbazia, bestalde, Eibarko euskararen garapena eta egoera ardatz hartuta, euskararen historia sozialaz mintzatu da, bere biziraupenean izan dituen erronka eta gorabeherak aztertuta.
  • Aitor Zuberogoitia, Jon Irazabal eta Gotzon Barandiaran. Euskarazko prentsa, Durangoko Euskal Liburuaren Azoka eta sorkuntza berbagai audio honetan.
  • Nekane Goikoetxea soziologoa eta Mari Luz Esteban antropologoa. Euskararen historia sozialaren ikuspegia eta emakumezkoak eta gizonezkoak euskal kulturan dira, hurrenez hurren, gonbidatuek landuriko gaiak.
  • Euskal Herriko mugak. Hona hemen Euskadi Irratiak Aitzpea Leizaolari egindako elkarrizketa. Aitzpea Leizaola Egañak doktore tesia aurkeztu berri du, 2010eko abenduaren 18an, Paris Ouest Nanterre Unibertsitatean. Hona tesiaren izenburua: Muga - Frontière, identité et territoire au Pays basque.
  • Elkarrizketa EKT ikastaroko hiru ikasleri. Euskadi Irratiak hiru ikasle elkarrizketatu ditu: Erika Lagoma (Bertsozale Elkartea), Manuel Moreno (Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioa) eta Eneko Barberena (Txatxilipurdi Elkarteko Zuzendaria).
  • Azken 35 urteotako kulturgintzaren errepasoa. Joxerra Gartzia kazetari, idazle eta irakasleak azken 35 urteotako kulturgintzaren errepasoa egin zuen HUHEZIko hitzaldian abenduaren 14an.
  • Omenaldia egin diote ikasleek Mikel Laboari 'EKT'n. Abenduaren lehenean bete ziren bi urte Mikel Laboa joan zitzaigula. eta HUHEZIn Euskal Kulturgintzaren Transmisioari eskainitako gradu ondoko ikastaldian, omenaldia egin zioten ikasleek Mikel Laboari.
  • Ibon Rodriguez, Mikel Laboari buruz. Mikel Laboaren kultur ondarea eta ekarpena jorratu zituen Ibon Rodriguezek Euskal Kulturgintzaren Transmisioan, abenduaren lehenean, Mikel Laboa hil zela bi urte betetzen ziren egunean. Joanes Imaz kazetariak laburbildu du Ibon Rodriguezen hitzaldia EKT saiorako.
  • Andoni Egaña eta Jon Sarasua. Andoni Egañak bertsolaritzaren eta bertsogintzaren azken urteotako bilakeraz hitz egiten du. Bertsozale Elkartea sortu osteko urteetan eman diren aldaketez eta bertsogintzaren gaur egungo izaeraz. Jon Sarasuaren gogoetak euskaltzaletasunaren erronkak aztertzen ditu.
  • Laxaro Azkune eta Imanol Lazkano. Joanes Imazen galderei erantzunez, Imanol Lazkano bertsolariak eta Laxaro Azkune gai-jartzaile eta irratilariak errepasatzen dute nondik datorkien bertso zaletasuna, zertan aldatu diren bertsogintzaren kontuak azken urteotan eta gaur egun zein den bertsogintzaren egoera.
  • Julen Arexolaleiba, Txepetxen teoria sozialaz. Euskal Komunitateari ongien egokitzen zaion diskurtsoa delako, Julen Arexolaleibak Jose Mari Sanchez Carrion, Txepetxen teoria soziala izan du ardatz bere hitzaldian.
  • Erramun Baxok, Quebec eta Euskal Herriaz. Erramun Baxok Quebec-en gainean mintzatu da Euskal Kulturgintzaren Transmisioa ikastaldian. Bertan hitz egin du berak oso ongi ezagutzen duen errealitate soziolinguistikoaz eta soziopolitikoaz, zenbait urtetan hantxe bizi izan zen-eta.
  • Iñaki Arruti katalanaren egungo egoeraz. 2010eko urriaren 20an Iñaki Arruti Lasarteko Udaleko euskara teknikaria EKTn izan zen, eta bertan hitz egin zuen katalanaren gaur egungo egoeraz.
  • Joan Mari Torrealdai Egunkaria auziaz eta euskal kulturgintzaz gogoeta. Mondragon Unibertsitatea, Huhezi, Humanitateen eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Eskoriatzan, Euskal Kulturgintzaren Transmisioaren 3. edizioa abiatu du. "Jakin Minez" saioak jaso du hitzaldia.