Joxanton Artzek poema bat eskaini dio EKT ikastaroari
Joan den asteazkenean, ekainaren 17an, Joxean Artze olerkaria etorri zitzaigun EKTra. Benetan gogoangarria eskaini zigun saioa. Aldez aurretik prestatu egin genituen galdera batzuk eta berari eman, jakin zezan zeintzuk ziren gure interesguneak. Galderei erantzuteko, ohiko moldeaz gain, harira zetozen olerkiak errezitatu zizkigun. Hitzak eta olerkiak tartekatuz osatu zuen bi ordutik gora iraun zuen saioa. Entzule izan ginenoi ez zaigu berehalakoan ahaztuko!
Saioaz gaindi, opari bat ere egin zigun:
horren hurbil dugun lurra baino
hurbilago dugu askoz
horren urrun baino urrunago zaigun zerua…
bai, lurra oinpean dugu,
baina zerua bihotzean!
Joxanartze
Eskoriatzan 2009-VI-17
Bihotzeko zeru horrek elikatuko ahal gaitu! Mila esker, Joxean adiskidea. Hurren arte.
