XXI. mendeko euskaldunen elkarteez gogoeta-prozesua gidatu du SORguneak ikertegiak
1983 urtean sortu zenetik lehen euskara-elkartea Arrasaten (AED), urteotan egindako lanari esker, Topaguneak. 96 elkartetan banatuta, 20.000 bazkide kuotadunetik gora dauzka egun, 450 langile eta 1.400 boluntario herriz herri, eskualdez eskualde, euskaldunon bilgune autoeratuak antolatzen eta milaka egitasmo martxan jartzen.
Mugimendu hori guztia XXI. mendeko erronkei begira jartzeko, Topaguneak gogoeta-prozesu bat abian jartzea erabaki zuen duela urtebete. Prozesu horri hasiera emateko, Sorguneak ikertegiko kideen gidaritzapean, 15 lagunek osatutako batzorde bat osatu zen, 2010eko otsailetik irailera bitartean 7 lan-saio sakon egin zituena, onartu berri den txostenaren lehen zirriborroa osatu bitartean. Oinarrizko dokumentua euskaldunen elkarteetako 50 bazkideren artean aztertu zen segidan. Gerora, txostena eskualdeka aurkeztu zitzaien bazkideei eta bere bidea egin du federatutako elkarte bakoitzean. Makinatxo bat ekarpen egin zaizkio handik eta hemendik hilabeteotan zehar. Prozesu oso parte hartzailea eta emankorra izan da. Joan den larunbatean ikusi ahal izan zenez, gainera, adostasun zabal-zabala bildu du XXI. mendeko euskaldunen elkarteak. Oinarriparrak delako txostenak.
Hor adostutakoak martxan jartzea da orain erronka. Bidelagun jarraituko dugu Topagunearekin ahalegin horretan.

