Albisteak

Miriam Lukik Euslandia idatzi du, EKT aditu tituluan oinarritua

2011/06/27

Liburuak matazaren tankera dauka, denetariko hariak ditu-eta: ikastaroan entzundako hariak, transkripzioak, prentsako errekorteak, poemak, komikiak, pelikulak, abestiak, pintadak eta musika… Horien guztien hariak ehunzten dira Euslandia liburuan.

Ikastaroan galdera asko sortu zitzaizkon Lukiri eta galdera haietatik beste galdera batzuk ere landu ditu liburuan, euskal kulturgintzari, euskal identitateari, diskurtso eta politika desberdinei buruz, eta baita esperantzaren gainean ere.

Bere testuek ez ezik, ikastaroan izandako adituenek, eta beste idazle eta pentsalari batzuenek ere osatzen dute liburua. Azala, diseinua eta irudiak Concetta Probanzak egin ditu. Mondragon Unibertsitateak eta Lankuk argitaratu dute liburua. Berau Lanku.com denda digitalean eta ohiko liburudendetan dago salgai, 18 eurotan.

Miriam Lukik Euslandia idatzi du, EKT aditu tituluan oinarritua