Euskal webgunerik irakurrienak EKTko ikasleen artean

2009/06/04

Ekainaren 3an Euskal Kulturgintzaren Transmisioa ikastaroko ikasleek ariketa bat egin zuten, jakiteko, euskarazkoen artean, zer webgune bisitatzen duten gehien. Bost aipatuenak izan ziren: Berria eta Sustatu, talde guztietan agertu baitziren; webgune lokalak, nahiz eta izen desberdinekin agertu (Hitza, Uztarria, Goiena.net...); EKT webgunea --ikastaro honi dagokiona--, eta Hiztegia.net, bi taldetan errepikatuak.

Sailkapena

Bost webgunerik aipatuenak izan ziren:

  1. Berria
  2. Sustatu
  3. Lokalak (Hitza, Uztarria, Goiena.net)
  4. Hiztegia.net
  5. EKT

Ikasleak lauko taldetan elkartu ziren, eta, lehendabizi, bakoitzak hamar webgune aletu zituen, euskaraz daudenen artean. Ondoren, talde bakoitzak bost webgune gomendatu zituen, taldean gehien errepikatu zirenak. Eta, azkenik, arbelean sailkatu zituzten, talde bakoitzak azaltzen zuen bitartean taldean izandako emaitza.

Informazio bila

Beraz, EKT ikastaroko ikasleek batez ere informazioa bilatzen dute sarean, Berrian eta Sustatun informazio orokorra. Hitza, Uztarria eta Goiena.net-en, ostera, informazio lokala. Hizkuntzarekin hain kezkatuta dagoen talde batean, bestalde, ulertzekoa da Hiztegia.net aukeratuen artean agertzea, eta baita webgune hau ere, hauxe baita ikastaroaren webgune ofiziala.