Matrikulazio-aldia zabalik EKT ikastaroaren 4. ediziorako
Parte hartu nahi duzuenok 4. edizio honetan, honako fitxa hau bete beharko duzue.
Irakasleez, egutegiaz, gaitegiaz, prezioaz eta abarrez informazioa jasotzeko, honako triptikoan aurkituko duzu.
Ezaugarriak
Aurreko hiru edizioetako emaitzak gogoan dauzkagula, EKTren laugarren edizioari honako ezaugarri bereziok jarri nahi izan dizkiogu:
1. Ezagutza bildu
- Jaiotzatiko euskaldun ez direnak euskal kulturgintzari egiten ari zaizkion ekarpen anitzei.
- Euskal kuturgintzaren baitako jardueraesparruak ekosistema gisara irudikatzeari eta horietako bakoitzean (literatura, kantagintza, antzerkia, hedabideak,…) transmisioa, sustapena eta jakintza zein nola garatu (ahal) diren aztertzeari.
- Euskal Herriaren luze-zabalean gertuko komunitatean euskal kulturgintza suspertze aldera egiten diren ekimen aberatsei. Alegia, gune soziolinguistiko erdaldunduenetan ere ernetzen diren dinamikei erreparatu nahi diegu gertuagotik.
- Azken 50 urteotan bizi izandakoaz gogoeta egiteari. Lehen pertsonan eragile izan direnen iritziak biltzeari, alderatzeari, aurrera begirako adostasunetan bat egiteari.
2. Ezagutza sortu
EKTn jasotakoa aberastu egin ohi dugu Sorguneak ikertegiaren bidez garatzen ari garen ikerketetan. Era berean, ikerketetan ageri zaizkigun desafioak ekarri egin nahi ditugu EKTra, horiei buruz iritziak jaso eta ekarpenak egiten jarraitzeko.
3. Ezagutza transmititu
HUHEZIko kideok izango gara aurreko edizioetan bildutako uztaren berri emango dugunak. Ikasgelan bertan zein nork bere bidetik sakontzen jarraitzeko bideak zabalduko ditugu. Ikasleen kezkei eta praktika-moduei argi egiteko helburua, azken finean.
Aditu, aritu eta ikasleen arteko hartu-emanaren berri ematen jarraituko dugu euskal hedabideetan. Izan ere, orain arte bezala: “Herri jakintza nahi dugu, eta jakintza herriarentzat nahi”.
Elkar aberasten joango den gurpil birtuosoa osatzen jarraitu nahi dugu: ezagutza biltzea,
sortzea eta transmititzea… izaten eta ekiten jarraitu ahal izateko.
Irakasle arituko diren aditu-arituen zerrenda, landuko dituzten gaien arabera sailkatuta:
Euskal Kulturgintza gerra ostean: aitzindariak
Paulo Iztueta, Larraitz Ariznabarreta.
Gogoeta iragan hurbilaz: irakaspenak
Mari Karmen Garmendia, Jose Agustin Arrieta, Josune Ariztondo, Jose Mari Iriondo, Jose Angel Irigarai.
Euskal kulturgintzaren eko sistemak
Andoni Sagarna, Josean Muñoz, Laura Mintegi, Josu Zabala, Mikel Irizar, Ramon Agirre, Eñaut Elorrieta, Uxue Alberdi.
Testigantzak
Bernardo Atxaga, Ramon Saizarbitoria, Asisko Urmeneta, Anari Alberdi.
Euskal kulturgintzaren berogailuak gertuko komunitatean
Oihane Perea, Joseba Altube, Patrick Quéheille, Maite Davant, Amets Arzallus, Mattin Irigoien, Maider Elkoro, Sagrario Aleman, Amaia Almirall.
Transmisioa irakaskuntzan
Petra Elser, Olatz Zugasti, Isa Isazelaia, Idurre Alonso, Iban del Campo, Arantza Ozaeta.
Sorguneak: formazio teorikoa eta aurreko edizioetako transmisioa
Lorea Agirre, Julen Arexolaleiba, Andoni Eizagirre, Nekane Goikoetxea, Jon Sarasua, Iñaki Urruzola.
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi kulturgintza@mondragon.edu e-postara.
